[becas-eustat]  Produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bekak

EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundea

LABURPENA
Xedea

Produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi bekak ematea.

Bekadunak bi arlo hauetan prestatuko dira: inkestak fusionatzeko metodologia estatistiko-matematikoetan, eta iragazketa selektiborako metodo eta eredu estatistiko aurreratuetan. Estatistikako 2013-2016 Euskal Planaren aurreproiektuan jasota dauden I+G eragiketekin zuzen-zuzenean loturik daude metodologia horiek.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-auzotartasuna izatea, beka-deialdia egin baino lehenagotik.
    • Unibertsitate-titulazioa

      Ikasgaietako bat estatistika duen graduko unibertsitate-titulazio bat (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza) edo estatistikako diplomatura izatea, eta unibertsitate-titulua eskuratu zenetik bost urte baino gehiago ez igaro izana.

      Nolanahi ere, atzerrian edo Espainiako zentro ez-estataletan eskuratu diren tituluak baliozkotuta edo aintzatetsita egon behar dira eskabidea aurkezten denean.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Curriculum vitaen aipatutako merezimenduak
  • Ezin du sexu-bazterkeria dela-eta zehapen administratiborik edo penalik betetzen egon, eta ezin du gizon-emakumeen berdintasunerako legearen arabera agindutako beste debeku-zehapenik betetzen egon.
Aurrekontuko zuzkidura
66.400 euros
Prestazio ekonomikoa

Beka bakoitzean urtean hamabost mila eta seiehun (15.600) euro emango dira, Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak barne.

Diru zuzkidura horrez gain, Eustatek bekadun bakoitzak bere proiektuaren gaiarekin zerikusia dutelako egiten dituen ikastaroak eta joaten den kongresuetako prestakuntza, dieta eta bidaien gastuak ere ordainduko ditu; gehienez 2.000 euro bekadun bakoitzeko, bekaldi osoan, eta, betiere, Eustateko Zuzendaritzak gastu horiek onetsi baditu eta bekadunak egin direlako frogagiriak aurkezten baditu.

Ordainketa-modua:

Hilero mila berrehun eta berrogeita hamar (1.250) euro gordin ordainduko dira, VII.3 puntuan aipatutako txostena aurkeztu eta gero Ordainketak indarreko zerga arauek finkatzen dituzten atxikipenen mende egongo dira.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundea > EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundearen Zuzendaritza Orokorra
Ebazten duen erakundea
  • EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundea > EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundearen Zuzendaritza Orokorra
Ebazteko epea
4 hilabete, eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak

EUSTAT-en telefonoak:

  • 945-017500
  • 945-017541

Posta elektronikoa:

  • eustat@eustat.es