[ATZERMASTER] EAErako interesgarriak diren gaietan, 2014-2015 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko bekak berritzeko deialdia.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
AGINDUA, 2014ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarriak diren gaietan, 2014-2015 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko bekak berritzeko deia egiten da.
-
Unibertsitate tituludunak
Informazio xehatua
Unibertsitateko goi mailako tituludunak.
-
Beka lortu eta baliatu izana 2013-2014 ikasturtean.
Informazio xehatua
Lortu eta baliatu izana 2013ko maiatzaren 28ko Agindu bidez deitutako beka. Agindu hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena izan zen, eta, haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarriak diren gaietan, 2013-2014 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko beketarako deia egin zen.
- Masterraren iraupena bi urtekoa zela adierazi izana 2013-2014ko deialdiko eskabidean.
- Masterraren lehen urtea 2013-2014 ikasturtean gaindituta edukitzea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duten zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Ordainketak hiru hilean behin egingo dira, hiruhilekoaren aurreko hilaren hasiera eta dagokion hiruhilekoaren lehen hilabetearen amaiera bitartean. Honakoak izango dira hiruhilekoak: 1.– urria-abendua, 2.– urtarrila-martxoa, 3.– apirila-ekaina, 4.– uztaila-iraila.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Zientzia Politikarako Zuzendaritza
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatu.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49 garren artikuluan).
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak