Nerea Melgosak ekitatearen eta balio etikoen arteko lotura goraipatu du "Ekitate Arbitrajea" izeneko jardunaldian

Argitalpen-data: 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburu Nerea Melgosak Euskadiko Etika Klusterra Fundazioak antolatutako Ekitate Arbitrajea jardunaldiaren hasiera-ekitaldian parte hartu du gaur goizean.

Eskaini duen hitzaldian, ekitatearen eta balio etikoen artean lotura bat dagoela adierazi du Melgosak. “Bizi garen garai hauetan, zenbait balio etiko (hala nola egia, guztien ongia edo justua denaren justizia) erlatibizatu egiten dira, aniztasuna disgregazio gisa bizitzen da, eta gatazka erabiltzen da harremanak ezartzeko modu arrunt gisa, lankidetzaren ordez”, argudiatu du.

Halaber, jarduneko sailburuak azaldu duenez, zuzentzen duen Sailak eta Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten “duela hilabete batzuk”, ekitate-arbitrajea gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko baliabide gisa zabaltzeko. Lankidetza hori 2022-2028 aldiko Euskadiko Justizia Plan Estrategikoan xedatutakoaren esparruan kokatzen da, Melgosak azaldu duenez.

“Justizia Plan Estrategikoak Euskadin gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko baliabideen aplikazioan jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat egiteko beharrezkoak diren egitura-baldintzak sortzea planteatzen du. Jardunaldi hau bat dator premisa horiekin”, amaitu du.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)