EJIEk nazioarteko sari bat jaso du Itzuli itzultzailearekin egindako garapen teknologikoagatik

Argitalpen-data: 

  • Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) aitortu egin du Red Hat enpresak, kode irekiko soluzioen hornitzaile nagusia denak, Itzuli itzultzaile neuronalari berrikuntza aplikatuan egindako lanagatik
  • Itzulik adimen artifiziala du oinarri, eta testuak euskaratik gaztelaniara eta alderantziz itzultzea errazten du, baita beste hizkuntza batzuetara itzultzea ere, hala nola frantsesera eta ingelesera
  • Itzulik egun baten 300.000 kontsultara heldu da, eta adimen artifizialari esker, itzulpena, transkripzioa (ahotsetik testura, euskaraz eta gaztelaniaz) eta sintesia (testutik ahotsera, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) egiteko aukera ematen du
  • Honako hauek ere saritu dituzte: Amazoniako Bankuaren proiektu teknologikoak, Zeelanda Berriko sare elektrikoaren operadore nazionala (Transpower New Zealand) eta aholkularitza teknologikoko zerbitzuen munduko liderra den Capgemini. Mundu osoko hirurehun enpresa inguruk parte hartu dute lehiaketan

EJIEk beste aintzatespen bat jaso du Euskadiko zerbitzu publikoak digitalizatzeko lanean. Oraingo honetan, Itzuli itzultzaile neuronalaren proiektuaren garapenagatik. Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea lau berrikuntza proiektu nabarmenetako bat izan da, Red Hatek, kode irekiko soluzioen munduko hornitzaile nagusiak, urtero antolatzen dituen sarietara aurkeztutako 280 proiektuetatik. Horrela, konpainia honek mundu osoko lorpen teknologikoak saritzen ditu, pentsamendu sortzailea, arazoak konpontzeko erabakitasuna eta teknologiaren erabilera eraldatzailea erakusten dutenak.

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikita, EJIE egunero ari da Itzuli sustatzen, 2019an Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batera abian jarritako arrakasta eta kalitate esperientzia. Ezarpenaren adibide gisa, nabarmendu behar da egunero 300.000 kontsulta inguru egiten direla adimen artifizialean eta garapen teknologikoan oinarritutako tresna honetan. Hala nola, itzulpenak (euskaratik gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera), transkripzioak (ahotsetik testura euskaraz eta gaztelaniaz) eta sintesia (testutik ahotsera euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) egiteko. Ia berehala doako itzulpenak eskuratzeko aukera ematen du, batez ere euskaraz, www.euskadi.eus/itzuli/ helbidean eskura daitekeen aplikazioaren bidez. Bai Android, bai IOS sistemak dituzten mugikorretara edo tabletetara jaits daiteke.

Itzuli proiektua kode irekiko teknologiarekin diseinatu zen (kuberneteak ere esaten zaio).  Teknologia hau karga beharretara modu moldagarrian egokitzen da.

EJIEz gain, beste hiru erakunde saritu dituzte: Amazoniako Bankua, Transpower New Zealand (sare elektrikoaren operadore nazionala) eta Capgemini (enpresen nazioarteko aholkularitza, negozioa eraldatzeko, teknologiaren boterea baliatuz).

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)