Argitalpen-data: 2014/09/29

Internet erabiltzen hasteko eta lana bilatzeko ikastaroak (urria)

Lanbide.

Berriz ere eskainiko dira IKTei eta lana bilatzeari buruzko ikastaroak. Lanbidek antolatu ditu, KZ-Gunearekin elkarlanean. Ikastaroak hiru probintzietan emango dira urrian, goizez zein arratsaldez.

Helburua: Teknologia berriak erabiliz lana bilatzen laguntzea eta erraztea.

Hartzaileak: Interneten bitartez lana bilatzeko oinarrizko tresna teknologikoen berri ez duten pertsonak.

Iraupena: 20 ordu (4 ordu eguneko edo 2:30 ordu goizetan edo arratsaldetan)

Gaiak: 8 unitate ditu ikastaroak, eta guztietan ariketa praktikoak egingo dira, eta informazio interesgarria eskainiko da.

1. unitatea: ORDENAGAILUA
2. unitatea: INTERNET ERABILTZEN HASTEA
3. unitatea: NOLA NABIGATU INTERNETEN
4. unitatea: WEB
5. unitatea: INFORMAZIOA BILATZEA
6. unitatea: LANA BILATZEA INTERNETEN
7. unitatea: CV-EI BURUZKO INFORMAZIOA BILATZEA ONLINE
8. unitatea: POSTA ELEKTRONIKOA

Urriaren ikastaroen zerrenda (non eta noiz) (PDF, 246 KB)

Interesa dutenek Lanbideren bulegoetan eman behar dute izena.