Argitalpen-data: 2014/12/18

Eusko Jaurlaritzak tokiko ekoizleei babesa adierazi die Vitoria-Gasteizko Azokan

Ekitaldi gastronomikoen bidez, elikagaien produktuak sustatuko dituen gune bat gaitzeko 220.000 milioi bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak. EGSLek ibilbide laburraren eta sustapen-bideak indartzearen zein hiriguneetan produktu-banaketaren alde egin duen apustua zabaldu du.

Vitoria-Gasteizko azokaren instalazio berrietan tokiko ekoizleen jarduera, Euskadiko elikagaien industria eta kultura gastronomikoaren hedapena sustatzeko, lankidetza-akordio bat dute Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren bidez, eta Arabako hiriburuko Azoka esleitzen duen Santa Barbara plazako merkataritza-gunearen elkarteak.

Azokako birgaitze-obrak bisitatu ditu gaur goizean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko sailburu Arantxa Tapiak; izan ere, Eusko Jaurlaritzak 220.000 euroko ekarpena egin du gune berri bat gaitzeko. Aipatutako gune berri horretan, tokiko produktuak eta gastronomiarako erabilera anitzeko gune bat egongo da.

Sailburuarekin batera Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza joan dira.

Gune berri honetan sukaldaritzako ikasgela bat egongo da adin guztietako pertsonak (batez ere, haurrak) hezteko elikagaien, gastronomia eta osasunari dagokionez. Gune horrez gain, elikagai-produktuak, ardo-dastatzeak eta jarduera gastronomikoak aurkezteko guneak ere badaude.

Sailburuak hau adierazi du: "tokiko nekazaritzako elikagaien produktuak, Eusko Labeleko produktuak eta nekazaritzako gainerako euskal produktuak sustatzeko gure estrategiaren baitan, uste dugu gune estrategikoak izatea lehentasunezkoa dela. Horrela, baserritarren ekoizpena eta, oro har, euskal nekazaritzako elikagaien industriako ekoizpena eskuratu ahal izango baita hiriguneetan".

EGSLeko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika sailburuodertzaren bidez, elikadura-kate osoari laguntzeko programak artikulatzen dira, esaterako, ekoizpenari, bere transformazioari, elikadura-industriari eta bere I+G+Bri laguntzen zaie. Ekoizpen, merkaturatze eta banaketako kate osoa kontuan hartuta, garrantzitsua da produktu horiek sustatzeko guneak izatea hedapen-ekitaldietarako gaitutako aretoetan eta sukaldaritza-ikasgeletan eta dastatze-aretoetan ekintzak antolatzea.

"Uste dugu merkaturatze- eta banaketa-prozesuan beharrezkoak direla mota guztietako bideak. Era berean, Euskadin jarduten duten merkaturatze-enpresa handiekin (Eroski, Uvesco eta Mercadonarekin hitzarmenak sinatu ditugu) lankidetzan ari gara, zeren uste dugu ibilbide laburra nahitaezkoa dela produktuk freskoak, sasoikoak eta ekologikoak saltzeko", adierazi du Tapiak.

Sailburuak NIREA izeneko hitzarmen sozial bat dagoela gogorarazi du. Hitzarmen sozial hori lehen sektoreak sustatu du eta Eusko Jaurlaritzak babesten du baserriko produktuak hirira eramateko eta, era berean, hitzarmen horren xedea da herritar guztiak Euskadiko lehenengo sektorearen eta baserriaren etorkizunarekin konprometituta egotea eta horrekin arduratsuak izatea da.

Halaber, tokiko produktuak eta sasoikoak gure kontsumo-ohituretan egoteko deia egin du.

HAZIk (Eusko Jaurlaritza) eta azokak hitzarmena sinatu dute

Eusko Jaurlaritzaren mendeko HAZI Fundazioaren helburua da bere jarduketaren barnean lehiakortasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzea eta garatzea. Aipatutako jarduketa horretan lehen sektorea sartzen da.

Duten hitzarmenaren arabera, azokak HAZIri gune eta lokal jakin batzuetako erabilera-eskubidea lagatzen dio Fundazioko jarduerak egiteko. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak HAZIren bidez 220.000 euro bideratu ditu horretarako.

Hauek dira helburu horretarako gaitutako guneak:

Terraza bat:produktuekin zerikusia duten ekitaldiak eta azokak egiteko erabiliko da.

Sukaldaritzarako ikasgela bat: gastronomiari dagokionez, prestakuntzako jarduerak egiteko erabiliko da.

Erabilera anitzeko aretoa: hitzaldiak, erakusketak, bilerak egiteko, produktuak aurkezteko eta antzekoetarako izango da.