Argitalpen-data: 2014/10/17

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 52 EEE izapidetu ditu irailean

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

Irailean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 52 espediente izapidetu ditu; hau da, abuztuan baino % 15 gehiago eta iazko hilabete berean baino % 53 gutxiago.

Iraileko 52 espedienteetatik 43 lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 308 langileri eragin zieten.

Etendura-espedienteak 31 izan dira, lan-jardunaldia murriztekoak 19 eta iraungitze-espedienteak 2. Etendura-espedienteek 209 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 63 gutxiagori; lan-jardunaldia murriztekoek 133 langileri (-% 35); eta iraungitze-espedienteek 28ri (-% 40).

Sektoreei dagokionez, irailean EEE 1 egon zen Bizkaian lehen sektorean, eta espedienteen ehunekoa aurreko hilabeteen maila berdintsuan egon zen eraikuntzako, industriako eta zerbitzuen sektoreetan.

Egun, 10.721 langileri eragiten dieten 1.010 espediente daude indarrean; espediente horietatik 797 (% 79) aurreko baten jarraipena dira.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke