Argitalpen-data: 2014/07/17

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 148 EEE izapidetu ditu ekainean

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

Ekainean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 148 espediente  izapidetu  ditu;  hau  da,  maiatzean  baino  % 24  gehiago  eta  iazko hilabete berean baino % 18 gutxiago.

Ekaineko 148 espedienteetatik 113 lehenagoko baten  jarraipena izan ziren eta 1.422 langileri eragin zieten.

Etendura-espedienteak  100  izan  dira,  lan  jardunaldia  murriztekoak  39  eta iraungitze-espedienteak 9. Etendura-espedienteek 1.242 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 39 gutxiagori; lan jardunaldia murriztekoek 228 langileri (-% 19); eta iraungitze-espedienteek 161eri (-% 18).

Sektoreka,  aurreko  hilabetearen  aldean,  EEEen  ehunekoa  hazi  egin  zen nekazaritza-sektorean  (arrantza-sektorean,  ezinbestean,  denboraleak  zirela medio),  baina  maila  berari  eutsi  zion  eraikuntzan  eta  industrian,  zerbitzuen sektorean behera eginez.

Egun,  14.457  langileri  eragiten  dieten  1.103  espediente  daude  indarrean; espediente horietatik 847 (% 77) aurreko baten jarraipena dira.

Hauexek  dira  gehien  kaltetutako  eskualdeak:  Arabako Lautada,  Bilbo  Handia eta Donostialdea.

OHARRA:
Enplegu  Erregulazioko  Espedienteen  (EEE)  estatistika  osoa  Enplegu  eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.