Argitalpen-data: 2014/06/01

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 119 EEE izapidetu ditu maiatzean

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 119 lan-erregulazio espediente izapidetu zituen maiatzean, apirileko kopuru bera, eta 2013ko maiatzean baino % 49 gutxiago.

Egun, 1.174 espediente daude irekita, EAEko 15.330 pertsonari eragiten dietenak. Espedienteen % 74 lehenagoko baten jarraipena dira.

Bestalde, maiatzean erregistratutako 119 espedienteetatik 98 lehenagoko baten jarraipena dira. Espediente horiek 833 langileri eragiten diete: Horietatik 487ri lan eten zitzaien (apirilean baino % 43 gutxiagori), 327ri lanaldia murriztu zitzaien (-% 42) eta 195i kontratua amaitu zitzaien (aurreko hilean baino % 85 gutxiagori).

Motari dagokionez, 61 espediente etete erakoak izan ziren, 56 lanaldimurrizketa erakoak eta 2 baizik ez kontratu-amaiera erakoak. Sektoreka, nekazaritzan eta eraikuntzan EEEen ehunekoak bere horretan jarraitu du, industrian jaitsi egin da eta zerbitzuetan pixkatxo bat igo da.

Maiatzean, erregulazio espedienteek eragin handiena izandako eskualdeak Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea izan ziren.

OHARRA:
Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.