Argitalpen-data: 2014/09/15

BEHIN-BEHINEKO EBAZPEN-PROPOSAMENA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzen 2014ko deialdiari buruzkoa.

Lanbide.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzen deialdiaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu dira, eta gertakari hauek hartu dira kontuan.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2014ko uztailaren 16ko EHAA),  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroko zerbitzua garatzeko diru-laguntzen deialdia onartu zen.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea 2014ko abuztuaren 4an amaitu zen Arabako Lurralde Historikoarentzat, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoentzat, berriz, 2014ko abuztuaren 6an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren 8.2 artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak du behin-behineko ebazpen-proposamen hau emateko eskumena, aipatutako diru-laguntzen deialdiaren 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Kide anitzeko organoak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, deialdiaren 9. artikuluan aurreikusitako ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko diru-laguntzak ematea eranskin horretan adierazten diren entitateei, bertan jarduera-esparru bakoitzerako adierazten diren zenbatekoen arabera, eta, halaber, adieraztea zeintzuk izango diren ordezko entitateak.

Bigarrena.-  II. eranskinean jasotzen diren eskabideei ezezkoa ematea proposatzea, bertan azaltzen diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– Behin-behineko ebazpen-proposamen hau jakinaraztea, Lanbideren web orrian 2014ko irailaren 15an argitaratuz (www.lanbide.net), interesdunek horren berri izan dezaten, eta argitaratu eta 10 egun balioduneko epean egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio alegazioak (Atxotegi 1, Gasteiz, 01009), zeintzuk Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez aurkeztuko baitira.
Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die proposatutako onuradunei eskubiderik sortzen Administrazioarekiko.
 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren  15an.

Jesus María Ordoñez Orzaiz
Lan Aktibazioko Zuzendaritzako Laneratzeko Arloko arduraduna.
Kide anitzeko organoko lehendakaria

2014ko irailaren 15aren Behin-Behineko Ebazpen-Proposamena (PDF, 237 KB)

I Eranskina (PDF, 543 KB)

II Eranskina (PDF, 134 KB)