Argitalpen-data: 2014/10/22

Basque Culinary Centerrek eta Ekuadorrek bere gastronomia ikertzeko, berritzeko eta sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute

Eusko Jaurlaritza sinaduraren testigu gisa izan da. Hitzarmenari esker katedra bat eta Ekuadorreko produktuak eta gastronomia ikertzeko berariazko departamentua sortuko dira.

Hitzarmena Basque Culinary Centerren instalazioetan sinatu dute gaur BCCko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Ekuadorrek Espainian duen enbaxadoreak, Miguel Calahorrano Caminok; Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Industrien zuzendariaren, Peli Manterolaren, presentziarekin.

Sinaduraren bitartez, Ekuador Katedra: jakintzak eta zaporeak, delakoaren helburua Ekuadorreko gastronomiaren garapena eta Espainiako eta nazioarteko joera berriekiko harremanak ikertzea da.

Ekuador Katedrak, besteak beste, ikasketa-beken programa bat abian jarriko du. Hain zuzen, Basque Culinary Centerrek lanbide-espezializazioko ikastaroak egiteko bekak eskainiko dizkie Ekuadorreko herritarrei, sukaldaritza-tekniken hobekuntzaren ibilbidean edo abangoardiako tekniken ibilbidean.

Hitzarmena honen bidez ere, Ekuadorreko produktuak eta gastronomia ikertzeko berariazko departamentua sortuko da.

Ekuador, gaur egun, dibertsitaterik handieneko herrialdeetako bat da munduan eta honi esker oso gastronomia plurala du, kultura indigena eta europarra barne hartzen dituena.