Argitalpen-data: 2014/10/16

Basque Country kamiseta New Yorkeko maratoian

New Yorkeko maratoian parte hartuko duten euskal kirolariek Basque Country kamiseta eraman ahal izango dute aldean

Datorren azaroaren 2an New Yorkeko maratoian parte hartzeko asmoa duten euskal kirolariek Basque Countryren ordezkari korrika egiteko aukera izango dute, lasterketa ezagun horren ibilbidean.

Kirol proba horretan parte hartzeko izena emanda egon, eta New Yorkeko kaleetan zehar soinean Euskadiren kamiseta dutela lasterka egin nahi duten atleta guztiak, hiri horretan izango den harrera ekitaldi batera joateko gonbidatuta daude. Bertan, maratoian korrikalari izango diren beste euskal kirolari batzuk ezagutzeaz gain, Euskadiko Atletismo Federazioak propio maratoi honetarako diseinatu duen kamiseta jasoko dute. Era berean, ikurriñak ere emango zaizkie, korrikalariek eurek –hala nahi badute- lasterketan eraman ditzaten, edo senitarteko nahiz lagunek ibilbidean zehar kirolariak anima ditzaten.

Harrera ekitaldira joan nahi duten atletek euren datuak bidali beharko dituzte (izen-abizenak, e-posta helbidea, telefonoa, bizilekua, eta larrialdietarako harreman-bidea) honako helbide elektroniko honetara: fvaeaf@euskalnet.net Izena emateko azken eguna 2014ko urriaren 26a izango da, igandea.

Ekimen hau Euskadin bizi diren kirolariei dago zuzendua, bai eta munduko edozein bazterretan bizi diren euskal diasporako kideei ere, baldin eta New Yorkeko maratoian korrika egiteko izena emanda badaude.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, Euskadiko Atletismo Federazioa eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da.