Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.net
Hasiera
eu | es | en | fr
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeetako Emaitzen Artxiboa | Bigarren Errepublikako Emaitzak

Bigarren Errepublikako Emaitzak


  1. Testuinguru legala

Testuinguru historikoa eta emaitzak lurraldeka:

  1. 1931 hauteskundeak
  2. 1933 hauteskundeak
  3. 1936 hauteskundeak

ITURRIAK

Datu guztiak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ondorengo aldizkari ofizialetatik lortu dira; horietan, emaitzak mahaika banatuta daude.

BIGARREN ERREPUBLIKAKO EMAITZEN ITURRIAK

Lurralde historikoa 1931 hauteskundeak
(1931/6/28)
1933 hauteskundeak
(1933/11/19)
1936 hauteskundeak
(lehenengo buelta )
(1936/2/16)
1936 hauteskundeak
(bigarren buelta )
(1936/3/1)
Álava 79. zk 1931/7/2 141. zk 1933/11/25 23. zk 1936/2/22 29. zk 1936/3/7
Vizcaya 146. zk 1931/7/1 270. zk 1933/11/22 41. zk 1936/2/19 53. zk 1936/3/4
Guipúzcoa 77. zk 1931/6/29 63. zk 1933/11/24 29. zk 1936/2/9 27. zk 1936/3/3 eta
29. zk 1936/3/6 (4 mahaitarako)

Edozein kasutan, orduko lurralde historikoen eta udalerrien izen ofizialak errespetatu dira.

Barrutien araberako emaitza orokorrei dagokienez (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia-hiriburua eta Bizkaia-probintzia), arestian aipatu aldizkari ofizialetan agertzen direnak jaso dira. 1931 eta 1933ko hauteskundeen Bizkaiko datuei dagokienez, hala ere, Barruti bakoitzaren datuak gehitu zaizkie, aldizkarietan ez baita datu orokorrik jaso.

Udalerrikako emaitza orokorrei dagokienez, horiek ere ez dira agertzen aipatu aldizkarietan eta, beraz, Mahaika lortutako emaitza guztien batuketa baino ez dira.

1936ko hauteskundeen bigarren bueltako Gipuzkoako emaitzei dagokienez, 4 mahaitako emaitzak geroagoko aldizkari batean agertzen dira, datu orokorretatik aparte; aldizkari bi-bietako datuak batu dira, hala probintziako datu orokorrei dagozkionak, nola eragindako udalerriei dagozkionak.

Hautagai bakoitzak ordezkatzen zuen alderdi politikoak ez zeuden zehaztuta aldizkari horietan. Atxikipen horiek, 1931 eta 1936. hauteskundeei dagokienez, José Luis de la Granjak "Nacionalismo Vasco y Segunda República" liburuan adierazitakoaren arabera egin ziren; 1933ko hauteskundeei dagokienez, ordea, Roberto Villa Garcíak "Las Elecciones de 1933 en el País Vasco y Navarra" liburuan esaten duenaren arabera.

Zenbait kasutan, hautagaien izen eta abizenak osatu egin dira, sarritan ez baitziren osorik agertzen aldizkarietan.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco