Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.net
Logo twitter

Bigarren Errepublikako Emaitzak

Testuinguru legala - Hauteskundeak

Hernaniko herritarrak Biteriko eskolara sartzeko itxaroten, zinegotziak aukeratzeko hauteskundeetan botoa emateko.

Espainiako Bigarren Errepublikako hauteskunde-sistema 1907ko Hauteskunde Legean ezarritakoan oinarritzen da, 1931ko maiatzaren 8ko Dekretuak eta gero 1933ko uztailaren 27ko Legeak aldatua.

Arau horien arabera, Gorteak aukeratzen ziren probintzietako barrutien oinarrien gainean. Hala ere, 150.000 biztanle baino gehiago zuten probintzietako hiriburuek barruti independente bat osatzen zuten, beren alderdi judizialeko parte ziren herriekin batera. Horrela, guztira 63 barruti ziren.

Arabak 2 diputatu aukeratzen zituen, Gipuzkoak 6, Bizkaia (probintzia) 3 eta Bizkaiak (hiriburua) 6.

Hautagaiei ematen zitzaien botoa, eta ez hautesle-zerrendei, eta hautesle bakoitzak eskubidea zeukan barruti bakoitzari esleitutako aulki kopurua baino kopuru txikiago bat aukeratzeko. Horrela, Bizkaian (hiriburua) eta Gipuzkoan, 6 aulki esleituta zituztenez, hautesle bakoitzak 4 hautagai aukeratzen zituen. Bizkaian (probintzia) 3 aulki zeuden, beraz, hautesle bakoitzak 2 aukeratzen zituen, eta Araban, 2 aulkirekin, 1 aukeratzen zuten. Beraz, gaur egungo Senatuaren antzeko bozketa sistema zen.

Boto kopuru handiena lortzen zuten hautagaiak izaten ziren hautatuak, betiere gutxiengo batzuk gaindituta. Gutxiengo horietara heldu ezean, beharrezkoa zen bigarren buelta bat egitea, eta beharrezkoa zen botoen gehiengo erlatiboa lortzea, aukeratua izateko.

Gauzak horrela, hauteskunde-sistema horren bidez onuradunak ziren beste alderdi batekin koalizioa eginez hautagaiak aurkezten zituztenak, eta kaltetuak ziren bakarka aurkezten zirenak.

Gure barrutietan behin bakarrik egon zen bigarren buelta bat egiteko beharrizana, 1936ko hauteskundeetan, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari (probintzia) eragin zien.

Botoa emateko gutxieneko adinari dagokionez, 1931ko maiatzaren 8ko Dekretua indarrean sartzearekin batera, 23 urtetan ezarri zuten (lehenago 25 urtetan zegoen).

Bestalde, emakumeek botoa eman ahal izan zuten lehenengo aldiz 1933an, Konstituzioaren 36. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarren Errepublikan, 3 hauteskunde-prozesu egon ziren: 1931ko Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak, 1933ko hauteskundeak eta 1936ko hauteskundeak.

 

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2014/04/01

» Lege informazioa© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Pertsona helburu
Subir
Menú general