Zein izan zen botoen banaketa 1991n Batzar Nagusietarako hauteskundeetan edo Euskadin izan den beste hauteskunderen batean? Zein izan da botoen bilakaera ordutik hona? Bilboko itsadarraren bi aldeetan berdina da boto abertzaleen banaketa? Elkarketak eginez gero posible izango ote da talde abertzaleek gobernatzea? Galdera horiek guztiak eta beste asko oso garrantzitsuak dira hauteskunde garaian eta eztabaidetan, edo, interesgarriak izan daitezke azterlan soziologikoak egiteko. Galdera horiek eta beste asko erantzutea da Haustekundeetako Emaitzen Artxiboaren helburu nagusia. Informazio fidagarrian oinarrituta datuak ustiatzeko baliabide egokiak eratzen baditugu, eta, gainera, hori guztia Interneten sartzen badugu, aukera aparta eskainiko diegu munduko unibertsitate, erakunde eta hautesleei Euskadiko hauteskundeei buruzko edozein zalantza argitzeko, eta, era berean, munduko edozein bazterretan egonda ere, Euskal Herriko demokraziaren historiaren berri lortu ahal izango da tresnarik modernoenaren bidez.
Horretarako, 1977tik aurrera gure herrialdean bizi izandako demokraziaren adierazle nagusi izan diren hauteskundeei buruzko informazioa eman nahi dugu, hauteskunde horietan parte hartu zuten alderdiak zeintzuk izan ziren, euskal herritarrek emandako botoa eta hautatutako ordezkari politikoak adieraziz.
Gauzak horrela, Euskadiko antolaketa politikoari buruzko informazio zabalagoa izan dezazun eta datuak ahalik eta erabilgarrien izan daitezen, Interneten jarri dugu Hauteskundeetako Emaitzen Artxiboa, zerbitzu hau kalitatezkoa, erabilgarria eta erabilteko erraza izango delako esperantzan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Dokumentazio eta Hauteskundeetarako
Zuzendaritzaren bidez emandako informazio hau osatu nahi izanez
gero, beste zerbitzu batzuk ere badaude, besteak beste: Boto Elektronikoa,
Hauteskundeei buruzko Euskal Araudia eta Informazio Orokorra.
Orrien egitura
Nabigazioa errazteko, zerbitzu honetako orri gehienek antzeko egitura dute. Zerbitzu honetako edozein orritan eskura izango dituzu zerbitzu honek eskaintzen dizkizun funtzio guztiak. Unean aukeratuta daukazun orriko laguntza lortu ahal izango duzu, eta emaitzak aukeratzeko dituzun aukerak aldatu ahal izango dituzu. Horretarako, orriak hiru zatitan daude banatuta: aukeren menua ezkerretara eta goitik behera, goi-burua ezkerretik eskuinera eta aurkezpen eremua.
Ezkerretara zerbitzuak eskaintzen dizkizun funtzioen barra daukazu.
Barran hainbat zati daude. Lehenengoan hauteskunde bakar bateko
emaitzen aurkezpenarekin zerikusia duten aukera guztiak daude
bilduta. Bigarrenean hauteskundeen arteko alderaketak egiteko
aukerak daude. Hirugarrenean funtzio osagarriak daude: simulazioak
D'Hondt Legearen bidez, eta hautatuak edo alderdiak bilatzeko
aukerak. Beheko aldean funtzio lagungarriak daude: laguntza-botoia
eta aukera aurreratuen botoia.
Hauteskunde bati buruzkoak
Zenbait hausteskunderi buruzkoak
Funtzio osagarriak
Funtzio lagungarriak
Laguntza kontestuala
Goi-buruan hiru botoi izango dituzu, eta horien bidez emaitzak aukeratu edo mugatu ahal izango dituzu aukeratu edo mugatu emaitzak funtzioaren bidez.
Orrian emaitzak aurkezteko eremu bat ere baduzu. Eremu hori batzuetan kontsultei buruzko informazioa osatzeko ere erabiltzen da.
Beheko aldean eta eskuinetara ikono bat duzu,
eta horren bidez zuzen joango zara www.euskadi.net haiserako orrira;
bertan, Euskadiri buruzko informazio ugari aurkituko duzu.
Hauteskundeetako emaitzak: metodologia
Haustekundeetako Emaitzen Artxibo honen bidez
honako informazio hau izango duzu eskura: hauteskunde ofizial
guztietako emaitzak, hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrenda
guztiak, maila guztietako informazioa (hauteskunde-mahaiak, udalerriak,
eskualdeak eta lurralde historikoak) eta 1977tik aurrera Euskal
Autonomia Erkidegoan egindako hauteskunde eta erreferendunak.
Emaitzak organo eskudunek, hau da, Eskualdeko edo/eta Lurralde
Historikoko Hauteskunde Batzordeek, emandakoak dira. Emaitzen
zenbaketetan bai hauteskunde-mahaietan egindako zenbaketetan
bai udalerriko edo hauteskunde-mugapeko hauteskunde batzordeek
egindakoetan izan litezkeen desdoitze aritmetikoak gora-behera,
ez dira zuzendu akats horiek ez arlo matematikoan, ez soziologikoan
ez eta beste arlo batzuean ere.
Haustekundeetako Emaitzen Artxiboan hauteskunde
bakoitzerako Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Dokumentazio
eta Hauteskundeetarako Zuzendaritzak dituen datu guztiak daude
bilduta; hau da, artxibo horretan mahaiek, udalerriek eta mugapeek
emandako datuak daude bilduta. Datu horiek emaitzak kalkulatzeko
erabil ditzakezu Aukeratu
datuen iturria funtzioaren bidez;
Bilaketa aurreratuaren barruan aurkituko duzu.
Baliokidetasunak
Hauteskunde-mahaietako informazioa aztertzerakoan
kontuan izan mahai horien izenak beteratu egin direla datu-basean,
honako baliokidetasun hauen arabera:
A=U=1, B=2, C=3, D=4, E=5
Lehen esandakoarekin jarraituz, kontuan izan hauteskunde jakin bateko datuak aztertzerakoan eremu geografiko jakin bateko emaitzak aldatu egin daitezkeela datuen iturriaren arabera (baliteke ez etortzea bat mahaiek, udalerriek eta barrutiek emandako datuak). Hori gerta liteke, izan ere, lehen esan bezala, guk zehatz-mehatz adierazi ditugu hauteskunde-batzordeek emandako datuak, eta ez dugu ezelango aldaketa edo zuzenketarik egin.
Alderaketak
funtzioa erabiltzean, batez ere beheko mailetan (mahai, sail,
barruti edo udalerrietarako), kontuan izan litekeena dela 1977tik
hona eremu geografikoa aldatuta egotea, galdu edo agertu ez izatea
edo eremuak izena aldatuta izatea. Esaterako, Erandioko Udalerriko
emaitzak alderatu nahi izanez gero, programak 1983tik aurrera
egindako hauteskundeetako emaitzak baino ez dizkizu emango, izan
ere, alderaketak egiteko aukeratutako haustendueetatik oraintsuen
egin den hauteskundeko eremu
geografikoa hartuko du programak. Ez ahaztu ere, hauteskundeetako
mahaien, sailen eta barrutien izena maiz aldatzen dela. Eskualdeen
izenak ere aldatu dira (1979 eta 1983ko Batzar Nagusietarako),
bai eta udalerrienak ere. Hala ere, bateraketak funtzioaren bidez
aldaketa horien ondorioak zuzendu ahal izango dituzu. Nahi izanez
gero, badituzu udalerrien izenetan egindako aldaketak ikusteko
aukera, horretarako Udalerrien
taula atalera joan beharko duzu; lurralde bakoitzeko taula
bat daukazu bertan.
Emaitzak ematean aplikazioak gaur egungo eskualdeen banaketa erabiltzen du, Batzar Nagusietako hauteskundeetan izan ezik; azken kasu horretan hauteskundeak egiterakoan zegoen banaketa erabiltzen du. .
Azterketa egiterakoan izan kontuan alderdi
batzuk historian zehar aldatu egin dutela izena. Datu-basean izen
bakoitzari datu batzuk dagozkio, hau da, izen bakoitza alderdi
bat balitz legez hartzen du kontuan datu-baseak. Hala ere, bilakaera
aztertu nahi baduzu, bateratu egin ditzakezu zuk nahi dituzun
alderdi guztiak, eta horretarako, alderdien
bateraketak funtzioa erabil dezakezu.
1979an egin ziren Batzar Nagusietako Hauteskundeetan, Arabako Lurralde Historikoan ez zen hauteskunde zuzenik egin (urtarrilaren 26ko 122/1979 Errege Dekretuarekin bat etorriz), eta, hori dela eta, lurralde horretarako emaitzarik ez dagoen arren, badago hautatuei buruzko informazioa.
Haustekundeetako Emaitzen Artxiboan badira hutsune txiki batzuk mahaietan lortutako emaitzei buruzko informazioan, eta gaur egun, oraindik ere, ez dugu lortu hutsune horiek zuzentzea.