Hauteskundeak 2008
Hauteskundeak 2008

Hauteskundeei buruzko Informazio Orokorra. Hainbat alderdi jorratzen du 2008. urteko Kongresua eta Senaturako Hauteskundeei buruz:

Emaitzak: Lotura 2008ko behin-behineko emaitzetara eta aurreko hauteskundeetako behin betiko emaitzetara.

Sarrera: Euskadin izango diren 2008. urteko Kongresua eta Senaturako Hauteskundeei buruzko sarrera eta horien bilakaera.

Diputatu eta Senatari kopurua eta Euskadiko biztanleria: 2008ko martxoan Lurralde Historiko bakoitzean hautatu beharreko Diputatu eta Senatari kopurua dakar. Halaber, Euskadiko biztanleriari buruzko kopuru ofizialak batzen ditu.

Inkestak: 2008. urtean Euskadin izango diren Kongresu eta Senaturako Hauteskundeak egin aurretik argitaratutako zundaketen fitxategia.

Hauteskundeen plangintza eta egutegia: Hauteskunde prozesuaren jarduera eta data esanguratsuenen zerrenda kronologikoa, honako datuak bilduz: hautesleak, hautagaiak, alderdi politikoak, Hauteskunde Batzordeak, posta bidezko bozketa, etab. Halaber, hauteskundeei buruzko hurrengo plangintza hauek jaitsi daitezke: hauteskunde horien plangintza orokorra eta kanpoan bizi direnen botoari buruzkoa.

Hautagai-zerrendak eta autagaiak: Kongresua eta Senatura joateko Euskadiko Lurralde Historikoetan aurkeztutako hautagai-zerrenda bakoitzarentzat honakoak biltzen ditu: izendapena, sigla, hautagaiak eta, hala badagokio, hautagai-zerrendaren Web gunearekiko esteka.

Helbideak eta datu interesgarriak: Hauteskundeetan parte hartzen duten erakundeen eta Hauteskunde Administrazioa osatzen dutenen helbideak biltzen ditu. Era berean, hauteskunde prozesuari buruzko hainbat datu orokorri buruzko argibideak ematen dira, esate baterako, hautesle-errolda, Hauteskunde Batzorde, mahai eta hautesleku kopurua, etab.

Hauteskunde legeria eta estekak araudia eta ezarri daitezkeen jarraibideeekin: Kongresua eta Senaturako Hauteskundeak arautzen dituen estatuko lege testuarekiko esteka. Gainera, informazioa ematen da alderdi politiko bat eratzeko dauden lege betekizunez, hauteskunde taldeez eta ikusmen urritua duten pertsonen boto presentzialari buruz. Horrez gain, buletin ofizialekin harremana dutenekin estekak dauzka. Horietan, hauteskunde-arautegia eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren jarraibideak argitaratzen dira, hauteskundeen bilakaerari buruzko informazioaz batera.

Estekak herri erakundeekin: 2008ko martxoaren Hauteskunde Orokorrak deitu eta horietan parte hartzen duten Herri Erakundeetako internet zerbitzuekiko estekak.




 

Hauteskundeak 2008