Hauteskundeak 2008

HAUTESKUNDE LEGERIA ETA LOTURAK ARAUDIAREKIN ETA EZARRI DAITEZKEEN JARRAIBIDEEKIN

E.- Itsuen presentziazko botoa dela eta, honako hau jakinarazi behar dugu:

  • Itsuek konfiantzazko pertsonarik gabe bozkatzeko duten aukera urriaren 8ko 8/2007 Lege Organikoaren 3. artikuluaren bitartez egindako LOREGen 87. artikuluaren erreforman aurreikusten da (urriaren 9ko BOE 242. zk.).
  • Bozkatzeko prozedura erabilerrazak ikusmenaren urritasuna duten pertsonei botoa emateko eskubidea egikaritzeko aukera ematen die. 2007/12/16 Errege Dekretuak arautzen du (abenduaren 8ko 294. zk. BOE).
  • Aipatu Errege Dekretuaren arauzko garapena abenduaren 21eko Barne Ministerioaren 3817/2007 Aginduaren bitartez egin da. Horren arabera, bozkatzeko prozedura erabilterraza garatzen da. Hala, ikusmen urritasuna duten pertsonek botoa emateko aukera daukate, abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretuak arautzen duen eran.

F.- Aldi baterako atzerrian dauden herritarrentzako bozketa prozedurari dagokionez, abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua aipatu beharra dago. Horren bidez arautzen da herritar horientzako bozketa prozedura espezifikoa ( BOE 299. zk., abenduaren 14koa ).

G.- Bozkatzeko txarteletan egon daitezkeen aldaketen ondorioz, botoa baliogabe geratu daiteke. Hori dela eta, Hauteslearen Hauteskunde Batzorde Zentralak derrigorrez betetzeko emandako Agindu berria eman du: ikus HBZren urriaren 25eko 12/2007 Instrukzioa (azaroaren 2ko BOE 263. zk. ).

H.- 2008ko martxoko hauteskundeetarako indarrean dagoen hauteskunde-araudiari eta bestelako informazio interesgarriari buruzko Buletin Ofizialetarako estekak direla eta:

  • INT/3782/2007 Agindua, abenduaren 13koa, hauteskunde-mahaietako kideen dieta arautzen duena, 2007ko abenduaren 25eko BOEn argitaratua, 308 zkia.
  • Abenduaren 14ko 1683/2007 Errege Dekretua. Horren arabera, 2007ko urtarrilaren 1eko udal erroldatik ondorioztatzen diren populazioari buruzko kopuruak ofizialak direla adierazten da.
  • Abenduaren 19ko INT 3816/2007 Agindua. Horren arabera, hauteskunde prozesuen araubide osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren Eranskin jakin batzuk aldatzen dira.
  • Urtarrilaren 14ko 33/2008 Errege Dekretua, Gorte Nagusiak desegitea eta Kongresua eta Senaturako Hauteskundeak deitzeari buruzko.
  • EHA/20/2008 Agindua, urtarrilaren 17koa. Horren bitartez eguneratu dira 2008ko martxoaren 9an izango diren hauteskunde orokorrak helburu dituzten jardueren gastuetarako dirulaguntzen zenbatekoak.
  • FOM/28/2008 Agindua, urtarrilaren 17koa. Horren bitartez ebatzi dira posta zerbitzuaren lankidetzari buruzko arauak Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan bai eta Andaluziako Legebiltzarrerakoan ere.
  • Hauteskunde-Zentsuaren Bulegoaren Arabako Ordezkaritza Probintzialaren Iragarkia Kongresua eta Senaturako Hauteskundeak egiteko hauteskunde-sekzioak, mahaiak eta lokalak argitaratzeari buruzkoa, 2008ko urtarrilaren 21eko ALHAOren 9. zenbakian argitaratua.
  • Hauteskunde-Zentsuaren Bulegoaren Bizkaiko Ordezkaritza Probintzialaren Iragarkia Kongresua eta Senaturako Hauteskundeak egiteko hauteskunde-sekzioak, mahaiak eta lokalak argitaratzeari buruzkoa, 2008ko urtarrilaren 21eko BLHAOren 14. zenbakian argitaratua.
  • Hauteslegoa Zentsoaren Bulegoaren Gipuzkoako Ordezkaritza Probintzialaren Iragarkia, Kongresu eta Senaturako Hauteskundeak egiteko hauteskunde-sekzioak, mahaiak eta lokalak argitaratzeari buruzkoa, 2008ko urtarrilaren 21eko GLHAOren 14. zenbakian argitaratua.
  • 2008ko otsailaren 7ko hitzarmena, Auzitegi Goren eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 61. Artikuluaren Aretoaren Presidentziarena. Horren bitartez, Auzitegi Gorenaren Erregistro Orokorra eta BJLOren 61 Artikuluaren Aretoaren Idazkaritza gaitzen da, jarri daitezkeen hauteskunde-auziak aurkezteko, 2008ko otsailaren 13, 14, 15 eta 16an, baita horiei dagozkien alegazioak ere. 2008ko otsailaren 8ko BOEren 34. zenbakian.
  • 2008ko otsailaren 11ko hitzarmena, Hauteskunde Batzorde Zentralaren Presidentziarena, Irrati eta Telebista Batzordea izendatzeko, 2008ko martxoaren 9an egingo diren Diputatuen Kongresu eta Senaturako hauteskundeekin lotuta. 2008ko otsailaren 12ko BOEren 37. zenbakian.
  • Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2008ko otsailaren 7ko Akordioa. 2008ko martxoaren 9an Gorte Nagusietarako hauteskundeak izango dira, eta aipatutako akordioaren bidez zehaztu da hauteskundeetako Batzorde eta Mahaiek zein akta-eredu erabili beharko duen. BOEn argitaratu da, 2008ko otsailaren 19an (43. zkia.).
  • Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2008ko otsailaren 19ko Akordioa. 2008ko martxoaren 9an Gorte Nagusietarako hauteskundeak direla eta, komunikabide publikoetan hauteskundeetako propaganda jartzeko doako espazioak banatuko dira. Banaketa hori Hauteskunde Batzorde Zentralak onetsi du, Irrati eta Telebista Batzordeak egindako proposamena aztertuta, Hauteskunde-araubide orokorraren Lege Organikoaren 65. artikuluak ezarritakoaren arabera. BOEn argitaratu da, 2008ko otsailaren 20an (44. zkia.).
  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuaren 2008ko otsailaren 18ko agindua, lanean dauden pertsonak 2008ko martxoaren 9ko hauteskundeetan parte-hartzearen inguruko arauak ezartzen dituena, dagozkien ordainsariak jasota. 2008ko otsailaren 19ko EHAAn argitaratuta (35. zk.).

 




 

Hauteskundeak 2008