Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.net
Logo twiter
Hemen zaude: Hasiera | Laguntza

Laguntza

Web zerbitzu honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak interes publikoa duen hauteskunde-informazioa eman nahi du.

Zerbitzua bilatzen laguntzeko, bost ataletan egituratu da:

Gainera, Eusko Jaurlaritzako hauteskundeak daudenean, www.hauteskundeak.net orrian zenbaketaren emaitza behin-behineko jarraitu daiteke, denbora errealean.

Atal bakoitzari dagozkion sarrera-orriak lau hizkuntzatan daude; barneko orriak, berriz, bi hizkuntzatan (euskara eta gaztelania).

Kontsultak edo iradokizunak egin ditzakezu orriotan ageri den posta elektronikoaren bidez (e-maila).

Edukiak eguneratzen direnean horren berri jaso nahi baduzu, zerbitzuaren banaketa-zerrendan izena eman dezakezu.

Orri nagusia

Orri nagusian zerbitzuaren azken nobedadeei buruzko laburpen txiki bat izango duzu; horietan sartzeko loturak, hauteskundeei buruzko albisteak, albiste nabarmenetarako loturak eta beste web zerbitzu interesgarri batzuetara jotzeko loturak.

Hauteskundeetako emaitzen artxiboa

Atal honetan, 1977tik gaurdaino EAEn izan diren hauteskundeetako emaitzak kontsultatu daitezke, eskura dagoen xehapen-maila handienarekin (hauteskunde-mahaiak). Kontsulta konplexuagoak ere egin daitezke; esaterako, alderdi politiko edo eremu geografikoekin norberak egindako elkarketa arbitrarioen arabera. Hauteskundeak zein datatan egin ziren ere ikus dezakezu.

Bigarren Errepublikako hauteskunde-emaitzak ere eskuragarri daude.

Hauteskundeen informazioa

Atal honetan EAEn izandako hauteskunde-prozesuen funtzionamenduari buruzko informazioa eskuratu dezakezu. Besteak beste, honako gaiak aurkituko dituzu: epeak, hautagaiak, inkestak, helbide interesgarriak eta abar.

Hauteskunde legedia

Atal honetan EAEn izandako hauteskunde-prozesuei dagozkien hauteskunde-legeak kontsultatu ditzakezu. Indargabetuta dauden hauteskunde-legeen loturak ere badituzu.

Boto elektronikoa

Atal honetan beste herrialde batzuetako hauteskunde-prozesuetan aplikatu diren teknologia berriak jaso nahi izan dira, labur-labur.

EAEn izan diren ekimenen berri ere ematen da, baita Estatuko beste toki batzuetan bete-betean garatzen ari direnena ere (Elektronikoki Administraturiko-Mahaia).

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2014/07/03
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Pertsona helburu
Igo
Menu orokorra