Ekonomia eta Ogasun Saila

Ekonomiaren termometroa

2024ko apirila

EAEko ekonomiaren termometroak 91,4 ko balioa izan zuen apirilean, martxoko emaitza hobetuz eta hazkunde biziko eremutik gertu kokatuz. Kontsumo pribatuak eta publikoak aurreko hilabeteetako indarrari eutsi diote eta, inbertsioaren hazkundea leunagoa izan arren, kanpo saldoak hobera egin du. Eskaintzari dagokionez, martxoko industria produkzioaren datuak azken hilabeteetako joera eten du eta sektorearen aurreikuspenak hobetu ditu; zerbitzuek, berriz, hazkundea eta enplegua bultzatzen jarraitzen dute

Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.