EUSKADIKO AGENDA DIGITALA
2010erako ikuspegia
Euskadiko Agenda Digitala honako ikuspegi hau lortzera bideratuta dago:
Nortasun propioa eta kohesionatua duen herrialdea, oso jantzita dauden, ingurumenarekiko errespetua duten eta informazioaren eta komunikazioaren baliabide teknologiko asko erabiliz beren lanbide-jarduerak, jarduera pertsonalak eta gizarte-arlokoak etengabe eraldatzeko gai diren pertsonek eta erakundeek —enpresa-arlokoak eta gizarte-arlokoak— osatzen dutena, eta honako hauek sustatu eta ahalbidetzen dituena: sarean lan egitea, jakintzarako sarbidea izatea eta jakintza hori sektore pribatuan nahiz publikoan parte hartuz aplikatzea, eta eragileen, gizartearen turismo-baliabideen eta euskal kulturaren presentzia munduan; eta teknologia horiek berak euskarri dituzten zerbitzu publiko eta pribatu aurreratuetarako sarbidea ematen duena, produktibitateari laguntzen diona eta bizi-kalitate hobea izaten laguntzen duena.
Agendaren jardunak elkarrekin hertsiki erlazionatuta dauden hiru jardun-eremuren inguruan egituratzen dira:
- Pertsonen, enpresen eta erakundeen gaikuntza sustatzea digitalki autonomoak izatea lortzeko.
- Zerbitzu publikoen eskaintza bat sustatzea eta zerbitzu pribatu aurreratuen (lehiakorragoak eta eskuragarriagoak) eskaintzari laguntzea prozesuen berrikuntzaren bitartez, Administrazio Publikoetan, enpresetan eta gizarte-arloko erakundeetan konponbide teknologiko egokiak hartuz. Horiek guztiek honako honetan eragingo dute:
- erakundeetan eta organizazioetan —publikoak nahiz pribatuak— (zerbitzu pribatuak, Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak, gardentasuna eta erakundeetan parte hartzeko aukerak) produktibitatea hobetzea.
- bizi-kalitatea hobetzea (zerbitzu publikoak, prestakuntzarako eta informaziorako sarbidea, herritarren arteko harremanak) gizarte integratu eta inklusibo batean, ingurumenarekiko errespetua duen eta kultura-nortasunari eusten dion gizarte batean, hain zuzen ere.
- Erakundeek erabakiak hartzeko prozesuen kudeaketa parte-hartzailea sustatzea, betiere kudeaketan bildutako herritar eta erakundeei buruzko jakintza kontuan hartuta.
- Euskarri izango diren infoegituren (plataformak, segurtasuna, estandarrak, egiturak eta gailuak) sortu eta gara daitezen sustatzea.

Irudia handitu