euskadi.net
eu | es
Hemen zaude: Sarrera > Euskadiko Agenda Digitalari Sarrera

EUSKADIKO AGENDA DIGITALA

Euskadiko Agenda Digitalari Sarrera

Informazio Gizartea Euskadin
logo agendaEusko Jaurlaritzan Euskal Gizartean Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera eta ustiapenaren beharraz ziur gaude, IKTetan oinarritutako zerbitzuen erabilerak ahalbidetuko duen nabarmen areagotzea herritarren bizi-kalitatearen mailak eta Administrazio Publikoen, enpresen eta gizarte-erakundeen eraginkortasuna eta lehiakortasuna, ingurugiro sostenigarri batean.

Horren ondorioz, Euskadi Informazio Gizartean Plana 2010: Euskadiko Agenda Digitala jaio da, Euskadi Europako berrikuntza-arloan erreferentzia bihurtzeko Informazioaren eta Jakintzaren Gizarte oso bat finkotzea helburutzat duena; gure gizarteari jakintzan oinarritutako bizi-kalitate maila hobetzea gaituko dion berrikuntzak. Agenda, Euskal Gizarte osoak ezagutu behar du; Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezagutzen ez dituztenetatik, egunero lanean eta aisian erabiltzen dituztenak arte.

Agenda Digital hitzak dokumentu biziaren izaera sartu du, eta adierazitako Informazioaren eta Jakintza Gizartea egiteko erronkei erantzuteko diseinatutako jardun-ildoak biltzen ditu. Epe motzera, ertainera eta luzera hedatzeko proiektu-zorro bat biltzen dute eta aldi berean egiten dute aurrera adierazitako helburuak lortzeko:

  • Pertsonentzat herritar aktiboa proposatzen da, gaitua izango den eta bere parte-hartzea handituko duen herritarra, ongizate indibiduala eta kolektiboa hobetzeko asmoz.
  • Enpresentzat enpresa berritzailea proposatzen da, IKTak modu intentsiboan eta estentsiboan erabiliz, beraien lehiatzeko dituzten gaitasunak uneoro hobetzea suposatuko duena.
  • Administrazio Publikoarentzat zerbitzu digital publiko gehiago egokitu eta eduki aurreratuen erabilgarritasuna bermatzeko konpromezua hartzen du.
  • Kultura mailan, Euskadi Sarean xedearen bitartez, Euskadi eta Euskal kulturaren presentzia Internet eta inguru digital berrietan eutsi eta bermatzen da, Euskadiko turismo-baliabideen eskaintza Interneten argitaratuz. Zentzu honetan, Euskadi.net ataria bultzatzeko apostua nabarmentzekoa da.
  • Euskadirentzat, Informazio Gizartera sartzeko beharrezkoak diren Infoegiturak sustatzen ditu, bere geografiaren edozein puntura helarazten dituelarik.

 

ba al zenekien?
© 2008 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco