Prozesuen alorreko berrikuntza proiektuei laguntzak - Berriker programa 2014 (VI kapitulua)
EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntza hauen helburua sektore hauen eraginkortasuna areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta haien arteko elkarlana bultzatzea da.
5.420.000 euro. Horietatik, 542.000 euro 2014. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainontzekoa, 2023. urte arteko konpromiso-kredituari.
- Agindua, 2014ko urriaren 15ekoa (EHAA Zk. 198/2014)
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinen bidez iragartzen baitira prozesuen alorreko berrikuntza proiektuen 2014ko deialdirako diru-laguntzak, urriaren 7ko 423/2013 Dekretuaren babesean emanak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker programa).
- 423/2013 Dekretua (EHAA Zk. 225/2013)
urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker programa).
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia, 1 - 3. solairua (Lakua I)
01010 - Vitoria-Gasteiz
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga
Telefonoa: 945 019 690
Faxa: 945 019 701
E-maila: i-sasigain@ej-gv.es
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga
Telefonoa: 945 019 690
Faxa: 945 019 701
E-maila: i-sasigain@ej-gv.es
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga
Telefonoa: 945 019 690
Faxa: 945 019 701
E-maila: i-sasigain@ej-gv.es
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere jarduera horiek 423/2013 Dekretuko 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.
a) Enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:
1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.
2. Enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainen definizioan biltzen ez diren enpresak izan dira, betiere enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jarduten badute, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.
b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak. Kasu honetan, bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.
1. Diruz laguntzeko moduko inbertsioak edo gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan jarrita dauden edo jarriko diren establezimenduekin erlazionatuta egon beharko dira.
2. Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako proiektuak ez badira hasi eskaera aurkezten denean. Baldin eta enpresak aurrekontuaren ekitaldi jakin batean hasi behar badu proiektua, baina deialdi-aginduak urtero ezartzen duen epea ireki baino aurretikoa bada, behar bezala betetako eskabidea aurkeztu beharko du, agiri guztiez gain.
3. Foru Ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak ordainduta edukitzea, Erakunde Publikoen kasuan izan ezik, horiek ez baitituzte zerga horiek ordaindu behar izango.
4. Proiektuak ingurumen-alorreko arauak eta higiene- eta osasun-eskakizunak bete behar ditu, baita Erkidegoan dagozkion inbertsioei aplikatu behar zaizkien arauak ere eta animalien ongizateari eta animalien garraioari buruzko araudia ere.
5. Egin beharreko ekintzek ez izatea ondorio txarrik ingurumenerako.
6. Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2004ko urriaren 1eko C 244/02 gidalerroek edo horiek ordezkatzen dituen arauak ezartzen duen definizioarekin bat, pertsona fisiko edo juridiko pribatuak diren eskatzaileen enpresak ezin dira izan krisialdian dauden enpresa.
7. Proiektua teknikoki nahiz ekonomikoki bideragarria izatea.
8. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere.
9. Egiaztatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dagoela ala ez.
10. EAEko Administrazio Publikoaren eremuan, edozein itzultze-prozeduratan ezarritako zenbatekoak itzuli dituela.
11. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
12. Dekretu honetako 5. artikuluaren 2. paragrafoaren a) atalean eta 2. azpiatalean eta 5. artikuluaren 3. paragrafoaren a) atalaren eta 2. azpiatalean aurreikusitako enpresa handiaren kasuan, enpresa handi horrek enpresa txiki edo ertain batekin elkarlanean jarduten badu finantzarioki laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.
5.420.000 euro. Horietatik, 542.000 euro 2014. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainontzekoa, 2023. urte arteko konpromiso-kredituari.
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.
- Hirugarrenaren Alta (1)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua, Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin: Kutxabank, Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Caixa Bank eta BBVA.
- Hirugarrenaren Alta (2)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua beste erakundeetan banku-kontuarekin.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2014ko azaroaren 17 arte.
Gehienez sei hilabetekoa izango da, deialdiaren epea irekitzen den lehen egunetik.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.