Euskal Lankideentzako Laguntzen 2014ko Deialdia

LABURPENA
Titulua:
Euskal Lankideentzako Laguntzen 2014ko Deialdia
Xedea:

Euskal lankideentzako 2014. urterako laguntzak emateko deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

Diru kopurua:

1. Euskal lankideentzako laguntzetarako diru-zuzkiduraren zenbateko osoa 250.000 eurokoa izango da.

2. Zenbateko hori handitu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita, eta, betiere, laguntza horiek ebatzi aurretik. Halakorik izanez gero, EHAAn emango da horren berri, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 8koa (EHAA Zk. 192/2014)

    EBAZPENA, 2014ko urriaren 8koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, euskal lankideentzako 2014. urterako laguntzak emateko deialdia egiteko dena.

Araudia:
  • 124/2005 Dekretua (BOPV Zk. 104/2005)

    124/2005 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren pentzutan borondatezko euskal lankideei laguntzak ematea arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Deialdia egiten duen organoa:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Erakunde erabakigarria:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Egitura atal ebazlea:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Bertan emandako arreta:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945018087 Fax: 945017808

e-mail: agencia@elankidetza.es

Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara 

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945016403 Fax: 945017808

e-mail: agencia@elankidetza.es

Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara 

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945016403 Fax: 945017808

e-mail: agencia@elankidetza.es

Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara 

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Euskal Lankideentzako Laguntzen 2014ko Deialdia

Euskal lankideentzako 2014. urterako laguntzak emateko deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

ONG's edo erakunde antzekoak.

GGKEentzako edo kandidaturak aurkezten dituzten erakundeentzako baldintzak (Dekretauren 3. artikulua)

Honako baldintza hauek betetzen dituzten GGKEek eta erakundeek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak:

1.– GGKEentzat:

a) Legez eratuta eta dagokion Erregistroan izena emanda egotea.

b) Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Horretarako, honako hau hartuko da ordezkaritza iraunkortzat: erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan egitura garrantzitsuak dituela dokumentuen bidez egiaztatzen duena. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak eskabidea aurkezteko zuzeneko erantzukizuna izango du, eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen bulegoan borondatezgislativoko lankidearekin erlazionatutako agiriei, kontabilitateari eta kogestioari eusteko konpromisoa hartuko du, eta berariazko banku-kontua irekiko du.

c) Euren estatutuetan berariaz jasota egon beharko du euren helburuen artean herri pobretuenak garatzeko proiektuak egitea dagoela, edo, agiri egokien bitartez, erakundeak eremu horretan gutxienez bi urteko jarduera etengabea duela egiaztatu beharko du.

d) Aurkezteko epea amaitzen denean, honako hau aurkeztu gabe utzi ez denaren deklarazioa: azken txostenak eta lehenago diruz lagundutako justifikazio guztiak igortzean hiru hilabete baino gehiagoko ez-justifikatutako atzerapena.

e) Zerga-arloko betebeharretan eta Gizarte Segurantzan egunean egotea.

f) Zigorrak dirauen bitartean, debekurik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak lortzeko, diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-haustea dela-eta ezarritako zigor irmoaren ondorioz, edo sexu-arrazoiren bat dela-eta bazterketa eragiteagatik administrazio-zigorrik edo zigor penalik betetzen ez egotea, edo debeku horrengatik zigortuta egotea, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko Legea dela eta.

2.– Beste erakunde batzuentzat:

a) Eratuta eta dagokion Erregistroan izena emanda egotea Euskal Autonomia Erkidegoan.

b) Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea EAEn.

c) Tokiko bazkide batekin duen loturari buruzko froga egokiak aurkeztea agirien bidez. Borondatezko lankide izan nahi duen hautagaia txertatzen den proiektua tokiko bazkide horren bitartez egin beharko da nahitaez.

d) Aurkezteko epea amaitzen denean, honako hau aurkeztu gabe utzi ez denaren deklarazioa: azken txostenak eta aurreko diru-laguntzak erabat justifikatzeko txostenak igortzean hiru hilabetetik gorako ez-justifikatutako atzerapena.

e) Zerga-arloko betebeharretan eta Gizarte Segurantzan egunean egotea.

f) Zigorrak dirauen bitartean, debekurik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak lortzeko, diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-haustea dela-eta ezarritako zigor irmoaren ondorioz, edo sexu-arrazoiren bat dela-eta bazterketa eragiteagatik administrazio-zigorrik edo zigor penalik betetzen ez egotea, edo debeku horrengatik zigortuta egotea, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko Legea dela eta.

 

Kandidaturentzako baldintzak (Dekretuaren 4. artkulua)

Diru-laguntza jasotzeko, eskatzaileek honako baldintza hauek betetzen dituzten kandidaturak aurkeztu beharko dituzte:

a) Profesionaltasun eta gizatasun egokia duten euskal lankideak sartzea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Borondatezko lankidea sartuko den eta bete nahi den egintza zehatz-mehatz zehaztea, honako hauek nahitaez adierazita:

– Hautagaia sartuko den tokiko erakundearen ezaugarriak.

– Aurreikusitako emaitzak.

– Lan profesionala egiteko gutxi gorabeherako egutegia.

– Aurreikusitako gastuen xehetasuna, proforma fakturak, aurrekontuak eta finantzaketa-plana aurkeztuko dira, kanpoko ekarpenen egiaztagiriak erantsita.

c) Lankideak beteko duen eginkizuna deskribatzea.

d) Tokiko erakundeak borondatezko lankidea aintzat hartzeko interesa duela egiaztatzen duten frogak aurkeztea.

e) Borondatezko lankideari, bere jarduera betetzen duen bitartean, gutxienez urtebeteko eta gehienez ere bi urteko iraunaldia bermatzea proiektua egiten ari den lekuan.

f) Erakunde eskatzaileek, edota bertako bazkideek, edota EAEko Administrazio Orokorretik, Foru Administraziotik edo Tokiko Administraziotik kanpoko beste iturri batzuek eskabidearen aurrekontu orokorraren % 25eko edo gehiagoko zenbatekoa finantzatzea.

g) Diru-laguntzak eskuratzeko deialdia egiten den aurrekontu-ekitaldian, edota, erakunde eskatzailearen lehenengo transferentzia sartzen den datatik zenbatzen hasita hurrengo hiru hilabeteetan hastea egintza.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1. Euskal lankideentzako laguntzetarako diru-zuzkiduraren zenbateko osoa 250.000 eurokoa izango da.

2. Zenbateko hori handitu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita, eta, betiere, laguntza horiek ebatzi aurretik. Halakorik izanez gero, EHAAn emango da horren berri, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez.

Muga:

Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko 18.000 euro bitartekoa izango da, hautagai bakoitzeko, gutxienez urtebetez, eta gehienez bi urtez.

Ordainketa modua:

Diru-laguntza ordaintzea eta egiaztatzea (Dekretuaren 8. artikulua)

1.– Urtean emandako diru-laguntzaren % 50 dirulaguntza esleitutakoan ordainduko da. Laguntzaren beste % 50a, urteko guztizko aurrekontuaren % 40 erabili dela justifikatu ondoren ordainduko da. Diru-laguntza urtebetean baino denbora luzeagoan ematen bada, bigarren urtearen hasieran, eta aurreko urteko laguntzaren % 100 erabili dela justifikatutakoan, urteko diru-laguntzaren % 50 ordainduko da, eta beste % 50, urteko guztizko aurrekontuaren % 40 erabili dela justifikatu ondoren ordainduko da.

2.– Fondo horiek diruz lagundu daitezkeen gastuak (7. artikuluan azaldu direnak) ordaintzeko bakarrik erabiliko dira. Gastu horiek agirien bidez justifikatu beharko dira, eta horretarako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari honako agiri hauek igorri beharko zaizkio: borondatezko lankidearekin formalizatutako lan-kontratuaren ale orijinala, ordaindutako nominak justifikatuta, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren ziurtagiriak, dagozkion TC1 eta TC2 agiriekin, eta beste gastu batzuei dagozkien ordainagirien kopia bana.

3.– Borondatezko lankideak jarduera amaitu eta handik 3 hilabeteko epean, diru-laguntza jaso duen erakundeak borondatezko lankideak betetako jardueraren amaierako txosten zehatza, eta jasotako diru-laguntzaren justifikazio guztiak igorri beharko dizkio Lankidetza Zuzendaritzari. Amaierako txosten horrekin batera tokiko bazkidearen agiri bat igorri beharko da. Agiri horretan lankidetzak proiektuan izan duen eragina adieraziko da.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera Formularioa
Eskaera Formularioa:
Eskaera Formularioa
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza Eskabide (Eskaera)

Oharra: Eskaera-eredua deskargatzerakoan arazoren bat baldin baduzu sakatu hemen , eta gida hau ez bazaizu baliagarria izan zure arazoa konpontzeko, jar zaitez harremanetan Alicia Méndezekin (Tel: 945015511) edo bestela bidali e-mail bat honako helbide honetara: a-mendezarroita@elankidetza.es

Lankidearen fitxa teknikoa eta curriculuma (Laguntza emateko dokumentua)

Eredua

Aurrekontua Eredua (Laguntza emateko dokumentua)

Eredua

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide Formularioa (Urte 1erako laguntza)

Eskaera Formularioa (PDF, 1 MB)

Oharra: Eskaera-eredua deskargatzerakoan arazoren bat baldin baduzu sakatu hemen, eta gida hau ez bazaizu baliagarria izan zure arazoa konpontzeko, jar zaitez harremanetan Alicia Méndezekin (Tel: 945015511) edo bestela bidali e-mail bat honako helbide honetara: a-mendezarroita@elankidetza.es

Fitxa teknica eta curriculuma (DOC, 93 KB)

Aurrekontua Eredua (XLS, 46 KB)

Dokumentazio-eskaera ekarpenerako instrukzioak kanal elektronikoa. (pdf, 655 Kb)

Eskabide Formularioa (2 urtetarako laguntza)

Eskaera Formularioa (PDF, 1 MB)

Oharra: Eskaera-eredua deskargatzerakoan arazoren bat baldin baduzu sakatu hemen , eta gida hau ez bazaizu baliagarria izan zure arazoa konpontzeko, jar zaitez harremanetan Alicia Méndezekin (Tel: 945015511) edo bestela bidali e-mail bat honako helbide honetara: a-mendezarroita@elankidetza.es

Fitxa teknica eta curriculuma (DOC, 93 KB)

Aurrekontua Eredua (XLS, 46 KB)

Dokumentazio-eskaera ekarpenerako instrukzioak kanal elektronikoa. (pdf, 655 Kb)



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/10/10 - 2014/11/10
Ebazteko epea:

Hiru hilabeteko epea izango du, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.