EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa - Berriker programa 2014 (II, V eta VII kapituluak)

LABURPENA
Titulua:
EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa - Berriker programa 2014 (II, V eta VII kapituluak)
Xedea:

EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntza hauen helburua sektore hauen eraginkortasuna areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta haien arteko elkarlana bultzatzea da.

Diru kopurua:

Euskal Autonomia Erkidegoren Aurrekontu Orokorraren kargura II. eta V. kapituluetan aurreikusitako ekintzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua 1.408.800 eurokoa da. Horietatik, 608.800 euro 2014. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 800.000 euro, 2015. urteko konpromiso-kredituari.

VII. kapituluko ekintzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua, berriz, 250.000 eurokoa da, eta, horietatik, 160.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 90.000 euro, FEADER Europako funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programaren babesean. Denak ere 2014ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2014ko uztailaren 30ekoa (EHAA Zk. 164/2014)

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez 2014ko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko laguntzen zenbait lerrotarako (Berriker programa), urriaren 7ko 423/2013 Dekreturen babesean.

Araudia:
  • 423/2013 Dekretua (EHAA Zk. 225/2013)

    urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker programa).

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Egitura atal ebazlea:
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa - Berriker programa 2014 (II, V eta VII kapituluak)

Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere horiek 423/2013 Dekretuko 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

Zerbitzu-jarduerak antolatzearen alorreko berrikuntza-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere horiek 423/2013 Dekretuko 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

Produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere jarduera horiek 423/2013 Dekretuko 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

II. eta V. kapituluetan jasotako diruz laguntzeko moduko jardueren kasuan, onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira. Honako hauek izan daitezke:

- Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.

– Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. V. kapituluan aurreikusitako jardueren kasuan, enpresa handiak enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jardun beharko du, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

VII. kapituluan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko jardueren kasuan, onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira, eta Tokiko Ekintza Talde batean bildutako Landa Garapeneko Elkarteak eta nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak izan daitezke, baldin eta pertsona horien artean nekazaritzako produktoreak diren bi kide gutxienez biltzen badituzte, eta beren asoziazioak; kooperatibak, nekazaritzako profesionalen elkarteko kideak; nekazaritzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriak eta beren asoziazioak; zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.

1. Diruz laguntzeko moduko inbertsioak edo gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan jarrita dauden edo jarriko diren establezimenduekin erlazionatuta egon beharko dira.

2. Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako proiektuak ez badira hasi eskaera aurkezten denean. Baldin eta enpresak aurrekontuaren ekitaldi jakin batean hasi behar badu proiektua, baina deialdi-aginduak urtero ezartzen duen epea ireki baino aurretikoa bada, behar bezala betetako eskabidea aurkeztu beharko du, agiri guztiez gain.

3. Foru Ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak ordainduta edukitzea, Erakunde Publikoen kasuan izan ezik, horiek ez baitituzte zerga horiek ordaindu behar izango.

4. Proiektuak ingurumen-alorreko arauak eta higiene- eta osasun-eskakizunak bete behar ditu, baita Erkidegoan dagozkion inbertsioei aplikatu behar zaizkien arauak ere eta animalien ongizateari eta animalien garraioari buruzko araudia ere.

5. Egin beharreko ekintzek ez izatea ondorio txarrik ingurumenerako.

6. Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2004ko urriaren 1eko C 244/02 gidalerroek edo horiek ordezkatzen dituen arauak ezartzen duen definizioarekin bat, pertsona fisiko edo juridiko pribatuak diren eskatzaileen enpresak ezin dira izan krisialdian dauden enpresa.

7. Proiektua teknikoki nahiz ekonomikoki bideragarria izatea.

8. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere.

9. Egiaztatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dagoela ala ez.

10. EAEko Administrazio Publikoaren eremuan, edozein itzultze-prozeduratan ezarritako zenbatekoak itzuli dituela.

11. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

12. Dekretu honetako 5. artikuluaren 2. paragrafoaren a) atalean eta 2. azpiatalean eta 5. artikuluaren 3. paragrafoaren a) atalaren eta 2. azpiatalean aurreikusitako enpresa handiaren kasuan, enpresa handi horrek enpresa txiki edo ertain batekin elkarlanean jarduten badu finantzarioki laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Euskal Autonomia Erkidegoren Aurrekontu Orokorraren kargura II. eta V. kapituluetan aurreikusitako ekintzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua 1.408.800 eurokoa da. Horietatik, 608.800 euro 2014. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 800.000 euro, 2015. urteko konpromiso-kredituari.

VII. kapituluko ekintzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua, berriz, 250.000 eurokoa da, eta, horietatik, 160.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 90.000 euro, FEADER Europako funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programaren babesean. Denak ere 2014ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berriker 2014 - II eta V kapituluak (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Berriker 2014 - VII kapitulua (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Dokumentazioa:
  • Hirugarrenaren Alta (1)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua, Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin: Kutxabank, Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Caixa Bank eta BBVA.

  • Hirugarrenaren Alta (2)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua beste erakundeetan banku-kontuarekin.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/09/02 - 2014/10/01
Aurkezteko epe-muga:

2014ko urriaren 1 arte.

Ebazteko epea:

Gehienez sei hilabetekoa izango da, deialdiaren epea irekitzen den lehen egunetik.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
08/05/2015