[UNI-ENPRESA]  Unibertsitate-Enpresa egintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko deialdia (2015-2016).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea diru-laguntzak ematea da ikerketa-proiektuak gauzatzeko, zeinen helburua ezaguera unibertsitatetik enpresetarantz transferitzea izan dadin, aipaturiko enpresen interes arloetan. Aipatutako proiektuak unibertsitateko ikertzaileek burutu behar dituzte enpresen pertsonal parte-hartzearekin; aukeran erakunde laguntzaile-ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

Parte hartzen duten enpresek, gutxienez, proiektuaren kostu osoaren % 10 finantzatu beharko dute eskudirutan. Diru hau ikertzaileen lansariak ordaintzeko erabili ahalko da. Horretarako, lankidetza-hitzarmena izenpetuko da unibertsitate onuradunaren eta enpresaren artean, 15.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • 4. artikuluaren arabera prestatutako ikertzaile-taldeak plantilan izatea.
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea.

      Entitate eskatzailearen legezko ordezkariak sinatu beharko du eskabidea. Gainera, proiektuaren ikertzaile nagusiaren sinadura eta entitate laguntzaileen eta enpresa parte-hartzaileen legezko ordezkarien sinadurak ere beharko dira; honela adieraziko dute proiektuan parte hartzeko duten nahia.

    • Zergarekiko betebeharretan egunean egon behar dute. 008493-

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egon behar dute. 007338-

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

    • Euskal Herriko Unibertsitatea izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Unibertsitateak.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuari atxikitako ikertzaileei dagokienez erakunde parte-hartzaileentzako betekizunak. Informazio xehatua

    1.- Proiektuetan jardungo duten ikertzaileek erakunde parte-hartzailetakoren bateko plantillakoak izan beharko dute. Erakunde parte-hartzaileek kontratatu beharko dituzte ikertzaileak, honako epearen barruan: deialdiko eskabideak entregatzeko epea amaitu baino lehen. Ikertzaileak proiektuan zenbat denboran parte hartzea aurreikusten den, bada, epe hori halako dedikazioa-aldia izango du. Ikertzaile nagusiak kontratua izan beharko du erakundearekin, proiektuaren iraupen osoa halako epealdi batez gutxienez, barne direlarik exekuzio-fasea eta 5.1 artikuluan zehaztu lau hilabeteko epealdi osagarria.

    2.- Deialdi honetan eskatutako proiektua garatuko den urteetarako eskatutako edo emandako beste proiektu batzuetan konprometitutako orduak deklaratu beharko ditu unibertsitate eskatzaileak, ikertzaileetariko bakoitzari dagokionez; eta pertsona bakoitzeko dedikazio osoari doakionez urteko 1.600 orduko maximoa kontuan izanik, ordu erabilgarri aski izan beharko ditu proiektu honetan konprometitutako jarduerak gauzatzeko.

    3.- Pertsona bat obra baterako kontratatu bada, unibertsitate eskatzaileak obraren iraupenari eta kontratuaren luzapen gertagarriari buruzko agiriak aurkeztu beharko ditu, beharrezkoa bada; eta obra baterako kontratatua izan bada, obra horrek dakarren dedikazioa adierazi beharko du, proiekturako konprometitutako jarduerei aurre egiteko ordu erabilgarri aski dagoela argi uzten delarik.

    4.- Doktoretza-tesia egiteko kontratatutako pertsona bada (prestakuntza-aldian diren doktoretza aurreko ikertzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. artikuluaren arabera), finantzatzen duen erakundearen izendapena aurkeztu beharko du, zeinetan honako hauek adierazi behar diren: finantzaketa-epealdi osoa; deialdi honetan eskatutako proiektuari urteko zenbat ordu dedikatu zaizkion (ziurtagiria), ordu horiek bateragarriak eginik doktoretza-tesiari buruzko proiektua gauzatzearekin; proiektuan tesia eta horren jarduera zenbateraino gainjartzen diren (portzentajea), eta tesia zein zentrotan egin behar den. Proiektu-eskabide bakoitzean, prestakuntzan den doktoretza aurreko ikertzaile batek bakarrik parte hartu ahal izango du.

    5.- Research Professo edo Research Fellow kategorietan Ikerbasque Fundazioak kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxiki eta erakunde horretako plantillado badira, deialdi honi dagokionez ikertzaile kontsideratuko dira.

    6.- Ikertzaileak ezin izango du parte hartu deialdi honetako eskabide bat baino gehiagotan. Eskabide batera baino gehiagotara aurkeztuz gero, ohartaraziko zaio ezen aukeratu egin behar duela haietarik zeinetan parte hartuko duen (bakarrean)

    7.- Aurreko deialdietan finantzatutako proiektuetan parte hartzen duten ikertzaileek ezingo dute parte hartu deialdi honetan; betiere 2014ko abenduaren 31n euren jarduerak ez badituzte zarratu, betetzeko obligazioak dituztelako, salbu eta emaitzen argitalpena. Onartzeko kontuan izan zen azkeneko data baino lehen ezeztatzen bada finantzatutako proiektu bat, parte hartu duten ikertzaileek ezin izango dute beste proiektu batzuetan parte hartu, harik eta proiektu haren azken buruko data, onartu zenen aurreikusia, ailegatu arte. Zirkunstantzian horietan dauden proiektu-eskabideei ezezkoa emango zaie.

    8.- Proiektuak irauten duen bitartean, ikertzaile-taldea, gutxienez, hiru pertsonek osatuko dute, honako hauek:

    a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktoretza egiaztatzen duen titulua duena.

    b) Honako hauetarikoren bat duten ikertzaileak: doktore-titulua, lizentziatura, arkitektura- nahiz ingeniaritza-titulua edo unibertsitateko gradua. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean, betekizun hori konplitzen duen pertsona bat izango da, zeina plantillakoa izango den.

    c) Enpresako pertsonak, programaren xedeko teknologian esperientzia egiaztatua dutenak, baina ez direnak egokitzen aurreko paragrafoetan zehaztu kategorietara.

    9.- Proiektuan ezinbesteko baldintza da: unibertsitate onuraduneko ikertzaile-talde batek eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duen enpresa batek parte hartzea, gutxienez. Erakunde laguntzaile batek parte hartzea aukerakoa izango da.

  • Proiektuen baldintzak eta diruz lagun daitezkeen kontzeptuak. Informazio xehatua

    1.- Proiektuek urteko edo bi urteko exekuzio-fase bat izango dute, eta azken urtekotik harako lau hilabeteko epealdi osagarri bat izango dute, eta epe horietan bukatu beharko dute, hain zuzen ere 15. artikuluan zehaztu memoria zientifikoa eta gastuen egiaztagiria entregatuaz.

    2.- Proiektuan parte hartzen duten erakundeetariko bakoitzean garatu beharko dira ikerketa-jarduerak.

    3.- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek II. eranskinean zehaztu printzipioak errespetatu beharko dituzte.

    4.- Iraupena.

    Deialdia ebatzi eta proiektua onartutzat jota gero hasiko dira proiektuak (15.1 artikulua); edozelan ere, proiektuari hasiera ematen zaion egunetik hasita, urteko batean edo bitan burutu beharko dira.

    5.- Deialdi honetan honako hauek finantzatu ahal izango dira:

    a) Laguntzaileak: kontzeptu horren barruan, lanaldi osoagatik, hau da, urteko 1.600 ordugatik honako zenbateko hau lagunduko da diruz: urteko 15.5000 euro, gehienez. Proiektuari eskaintzen zaion dedikazioa txikiagoa bada, proiektuarentzako dedikazio-aldiarekiko proportzionala izango da diruz lagunduko den zenbatekoa.

    Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, unibertsitateko graduduna edo ingeniari teknikoa izan beharko du laguntzaileak. Ez da izango deialdian parte hartzen duten erakundeetako plantillakoa eta ezin izango du jaso beka bidezko beste ordainsaririk, beste ikerketa-proiektu batzuetarako diru-laguntzarik, lansaririk edo izaera publiko edo pribatuko bestelako laguntzarik. Laguntzaileek gutxienez urte bat eman beharko dute proiektuari atxikita.

    b) Material inbentariagarria: kontzeptu horregatik ez dira urteko 18.000 euro baino gehiago ordainduko; betiere kontuan izanik deialdian ez dela finantzatzen BEZaren gastua. Proiektuaren kargura eskuratutako ekipamenduek ez dute izango 18.000 eurotik gorako kostu unitarioa, eta erakundearen inbentarioan jaso beharko da. Bazter uzten dira altzariak, instalazioak eta kudeaketako ekipo inbentariagarria.

    c) Materiak ahikorra: proiektuko jardueretarako beharrezkoa den heinean eta behar bezala justifikatzen bada, ez da mugarik egongo kontu-sail horretan.

    d) Bidaiak: proiektuko jarduerak burutu ahal izateko egiten direnak. Bidaia-gastuak onartuko dira, zertarako-eta proiektua betearazteko azken urtean lortutako emaitzak erakusteko, betiere ikertzaile-taldeko pertsona bakar batentzat.

    e) Beste gastu batzuk: finantzatutako proiektuaren kostuaren % 5 egingo dute gehienez urteko. Aurreko kontu-sailetan aurreikusi gabeko kontzeptuetarako gastuak ordaintzeko baino ez da erabiliko diru hori.

  • Beste diru-laguntza eta laguntza batzuekiko bateragarritasuna/bateraezintasuna. Informazio xehatua

    Diru-laguntza hau bateragarria da helburu berarekin beste erakunde finantziatzaile batzuek emandakoekin.

    Eskabidean markatu Ikerketa-proiektu batek beste erakunde baten edo  Eusko Jaurlaritzako beste sail baten deialdian parte hartzen badu eta zati batean behintzat finantzatua izan bada.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Erakunde eskatzailearen adierazpena"  inprimakia aurkeztu behar da eskabideaerekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
183.578 (euro)
Ordainketa-modua:

Enpresaren lehen ordainketaren egiaztagiria eta hitzarmena (15.3 artikulua) jaso ostean ordainduko da lehen urtekoa.  Lehen urteko txostena entregatu eta onartu ostean egingo da bigarren eta azkena den urtekorako zehaztutako zenbatekoaren % 75eko ordainketa. Unibertsitate onuradunak 15.4, 15.5 eta 15.6 artikuluetan zehazten den aginduzko dokumentazioa aurkeztu eta hori laguntzaren organo kudeatzaileak ikus-onetsiaz onartu ostean, igorriko da gainontzeko % 25a.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazteko epea
Deialdi hau argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak