[TRANSP-ESCOLAR]  2014/2015 ikasturtean Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. eta 2. zikloak) egiten ari diren ikasleak eskolara garraiatzeko banan banako diru-laguntzak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Ikastetxe publikoetan 2014-2015 ikasturtean Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta DBHn (1. eta 2. zikloak) matrikulatutako ikasleak garraiatzeko banan banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBHko (1. zikloa) ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2014-2015 ikasturtean ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe batean matrikulatuta egotea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta.

      a.1.– Ikastetxe publiko batean matrikulatuta dauden ikasleak. Eragin-eremuaren arabera etxetik hurbilen duten ikastetxera joan beharko dute, eta lekurik ez badago, plaza libreak dituen eta aldi berean beren etxetik hurbilen dagoen ikastetxe publikora joan beharko dute. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.

      a.2.– Itunpeko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak, euren mailarako ikastetxe publikorik ez dutenak bizi diren tokiko eragin-eremuan.

      Salbuespenez, etxetik hurbilen duten itunpeko ikastetxean egon behar dute eskolatuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta. Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, adierazitako ikastetxe publikoan plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.

      a.3.– Salbuespenez, itunpeko ikastetxeetan eskolatutako ikasleak, eskolatze-batzordeak hala aginduta.

      Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzaren Ikastetxeen Zerbitzuak egindako aldeko txostena aurkeztu beharko da, eta han adierazi komenigarria dela ikaslea ikastetxe horretan eskolatzea.

    • Doako garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.
    • Ikastetxea 2 km edo gehiagotara egotea. Ikaslearen etxetik ikastetxera ¿edo ikastetxetik gertuen dagoen geltokira¿ dagoen tarte laburrenaren arabera egingo da distantziaren kalkulua. Distantzia kalkulatzeko, 5.2 artikuluan adierazten den tresna erabiliko da.
  • DBHko 2. zikloko ikasleak. Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2014-2015 ikasturtean ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe batean matrikulatuta egotea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta.

      a.1.– Ikastetxe publiko batean matrikulatuta dauden ikasleak. Eragin-eremuaren arabera etxetik hurbilen duten ikastetxe publikora joan beharko dute, eta, lekurik ez badago, plaza libreak dituen eta aldi berean beren etxetik hurbilen dagoen ikastetxe publikora joan beharko dute. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.

      a.2.– Itunpeko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak, euren mailarako ikastetxe publikorik ez dutenak bizi diren tokiko eragin-eremuan.

      Salbuespenez, etxetik hurbilen duten itunpeko ikastetxean egon behar dute eskolatuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hala aginduta. Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzako Ikastetxeen Zerbitzuaren txosten bat aurkeztu beharko da, adierazitako ikastetxe publikoan plaza librerik ez dagoela agerian uzten duena.

      a.3.– Salbuespenez, itunpeko ikastetxeetan eskolatutako ikasleak, eskolatze-batzordeak hala aginduta.

      Kasu horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ordezkaritzaren Ikastetxeen Zerbitzuak egindako aldeko txostena aurkeztu beharko da, eta han adierazi komenigarria dela ikaslea ikastetxe horretan eskolatzea.

    • 2014ko abenduaren 31n 18 urte ez izatea.
    • Doako garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.
    • Ikastetxea 4 km edo gehiagotara egotea. Ikaslearen etxetik ikastetxera ¿edo ikastetxetik gertuen dagoen geltokira¿ dagoen tarte laburrenaren arabera egingo da distantziaren kalkulua. Distantzia kalkulatzeko, 5.2 artikuluan adierazten den tresna erabiliko da.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ezingo dira deialdira aurkeztu diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean daudenak, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
1.000.000 (euro)
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hileko epean emango da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA