[terrorismoaren-biktimeen-elkarteak]  Terrorismoaren biktimeen elkartei diru-laguntzak. 2014.

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Terrorismoaren biktimei laguntzeko programak eta jarduerak finantzazioa. Programa eta jarduera horiek 2014. urtean gauzatuko dira, eta terrorismoaren biktimen edo giza eskubideen arloan aritzen diren erakunde eta elkarteek sustatuko dituzte.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • EAEn burututako atentatuen ondorioz terrorismoaren biktimak bazkideen artean

      EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak:

      Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako terrorismo-ekintzen biktima diren elkarteko kideen kopurua erakunde eskatzailearen datua eskabidean bete behar da.

       

    • Legez eratuta egotea
    • EAEn egoitza duten biktimen elkarteak egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako ekintza terroristen biktimei laguntzeko berezko helburua badute, edo bakea eta giza eskubideak edo horren hezkuntza sustatzen badute, betiere programa edo jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badira
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritzako sozietateetan (SA eta SL), baita ere kooperatibetan, elkarteetan eta fundazioetan, lege-ordezkariak ordezkaritza-botere nahikoa justifikatu behar du.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Prozeduraren eskakizunak
  • Eskaitzaile elkartearen datuak ezagutuarazi Informazio xehatua

    Erakunde eskatzailearen eskabidean , elkarte eskaitzailaren balditzak egiaztatzeko beharrezkoak diren datuak jasoko dira.

  • Entitate eskatzaileak aurreko hiru urteetan garatutako programak edo jarduerak egiaztatzea Informazio xehatua

    Erakunde eskatzailearen eskabidean, elkarte eskaitzailaren balditzak egiaztatzeko beharrezkoak diren datuak jasoko dira.

  • Dirulaguntza justifikatu behar da
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Aurrekontua" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
260.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
  1. Aurkeztutako gastu-aurrekontuari aplika daitezkeen muga hauen menpe egongo da laguntzen zenbatekoa, aurkeztutako programa edo jardueraren helburuaren arabera eta entitate eskatzailearen tipologiaren arabera, hurrengo ataletan jaso bezala.
    1. Terrorismoaren biktimei arreta, orientazioa eta giza babesa emateko helburua duten programak edo jarduerak.
      • EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: % 90.
      • EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: % 70
      • EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: % 60
    2. Biktimak edo bere senitarteak laguntzeko programak edo jarduerak Entzutegi Nazionalean gauzatuko diren epaiketetara, hain zuzen biktimak izatera eraman dituzten delituekin lotuta.
      • EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: % 90
      • EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: % 70
      • EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: % 0
      Programa horiek orientazioa eta laguntza pertsonala edota psikologikoa eskainiko diete, ahozko epaiketetara edo bestelako prozedura-izapideak egitera joan behar dutenei, bai horiek izan aurretik, bai garatu bitartean, baita izan ondoko jarraipenean ere.
      Entitate eskatzaile bakoitzari gehienez emango zaion zenbatekoa 10.000,00 euro izango da. Diruz lagunduko diren gastuen artean sartuko dira agerraldia prestatzeko eta laguntzeko behar direnak, baita entitateak berak zuzenean hartutako beste batzuk, hots, biktimen eta senitartekoen eta beraien laguntzaile pertsonalen joan-etorri, mantenu eta ostatutik sortuak. Programa horietan ez da kontuan hartuko aurreikusitako muga, dieta eta bidaia gastuetarako.
    3. Terrorismoaren biktimei eta zaintzailearen lana betetzen duten familiako pertsonei laguntza psikosoziala emateko helburua duten programak edo jarduerak.
      • EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: % 90
      • EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: % 70
      • EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: % 0
      Atal honetan sartzen dira, beste prestazio batzuen artean, zaintzarako prestakuntza, zaintzaileentzako laguntza-taldeak eta dagokien etxeko laguntza.
    4. Aurreko paragrafoetan jasotako gaiei buruzko eztabaida-guneak, ikastaroak edo mintegiak eta hezkuntzara edo balio etiko eta demokratikoen sustapenera bideratutako bestelako jarduera eta proiektuak lantzeko helburuko programak edo jarduerak.
      • EAEn egoitza duten biktimen elkarteak: 90
      • EAEtik kanpo egoitza duten biktimen elkarteak: 70%
      • EAEn egoitza duten beste entitate batzuk: 80%
      Atal honetan, finantzatutako bidai eta ostatu-gastu bakarrak irakasle edo hizlariei beraiei dagozkienak izango dira.
  2. Agindu honen 3. artikuluaren 1a) eta 1c) puntuetan jasotako biktimen elkarte edo pertsona juridikoen diru-laguntzaren gehieneko muga 60.000 euro izango da; eta artikulu horren 1b) puntuak jasotzen dituen elkarte horietarako, diruz lagunduko den gehieneko muga 48.000 euro izango da.
  3. Emandako diru-laguntzaren zenbateko osotik, horren % 8 baino ez da bideratuko administrazio eta funtzionamendu gastuetarako, esaterako alokairu-, ur-, argi-, telefono-gastuak, teknikari eta administrarientzat, baita ordezkatze gastuak, dietak eta zuzendaritzaren joan-etorriak. Dena dela, muga horrek ez ditu eragingo proiektuaren garapenerako ezinbestekoak diren gastuak, betiere horrela egiaztatzen bada azalpen-memorian.
Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira: Lehenengoa, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, eta gainerako % 25 laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela egiaztatu eta gero.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Diru-laguntza justifikatuko da egindako programaren edo jardueraren txosten xehatua aurkeztuz; horrek gastu eta sarreren balantzea izango du eta, halaber, horretan aurkeztuko dira diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak.

    Egiaztagiriak Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira, 2015ko martxoaren 1ean baino lehen.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia
Ebazteko epea
Ebazpena 4 hilabeteko epean eman beharko da eta interesatuei jakinarazi beharko zaie, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.Epe horretan berariazko ebazpenaren jakinarazpenik jaso ezean, aurkeztutako eskabidea ezetsitzat eman ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak

Lehendaritza

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

C/Navarra 2

01007 Vitoria-Gasteiz