[PREDOC BERRI]  2014-2015 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak. BEKA BERRIAK.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2014/08/27
Zuzen dauden eta zuzendu beharreko eskaeren zerrenda. Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Zuzen dauden eta zuzendu beharreko eskaeren zerrenda.
LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea oinarri arautzaileak ezartzea eta 2014-2015 ikasturterako laguntzak, hau da, doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programaren laguntzak —doktoreak ez diren ikertzaileek doktorego-tesia egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko direnak— iragartzea da.

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Tesi-proiektua egingo duten pertsona fisikoak.
    • EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2014ko urtarrilaren 1etik hasita (A modalitatean) edo 2012ko urtarrilaren 1etik hasita (B edo I modalitateetan). Hala eta guztiz ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta eskakizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
    • Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, egoitza-baimena eduki behar dute.
    • Egiaztatu beharko da ez dagoela doktorego ofizialeko Programa baten baldintzapean.

      Hala eta guztiz ere, deialdian parte hartzeko eskabidea onartuko zaie 2014ko irailerako doktorego-programan sartzea espero duten pertsona guztiei. Eskabide hori behin-behinean ebaluatuko da. Behin betiko onartuko da, baldin eta eskatzaileak 2014ko urriaren 24a baino lehen igortzen badu Zientzia Politikarako Zuzendaritzara doktorego-programan behin betiko onartu dutela egiaztatzen duen dokumentazioa.

    • Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatu beharko du:
      1. Unibertsitate-graduko eta -masterreko espainiar titulu ofiziala. Ikasketa horien guztien iraupena 300 ECTS kreditukoa izango da gutxienez.
      2. Espainiako unibertsitate-titulu ofiziala (Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza teknikoa, Diplomatura), edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparrua osatzen duen beste herrialde batekoa, Masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu izana, eta horietatik, gutxienez 60 Master-mailakoak izango dira.
        Nolanahi ere, eskabidea egiten denean Masterreko tesiaren kalifikazioaren zain daudelako Masterreko ikasketak bukatu ez dituzten eta doktorego-programan sartzeko master-titulua 2014ko irailaren bukaerarako lortzea espero duten pertsonen eskabideak kautelaz onartuko dira. Behin betiko onartuko da, baldin eta eskatzaileak 2014ko urriaren 24a baino lehen igortzen badu Zientzia Politikarako Zuzendaritzara masterra amaitu duela egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala.
      3. Doktorego-ikasketetan sartzeko titulua ematen duen herrialdean ahalmena ematen duten atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulua.
    • Unibertsitate-masterrean sartzeko ikasketen amaiera-data 2010eko ekaina izango da edota geroagoko data honako salbuespen hauekin:
      1. Amaiera-data 2008ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke 2008ko ekainetik 2010eko ekainera bitarte 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
      2. Ikasketak amaitzeko data 2006ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BABE) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
    • 2014ko ekainaren 1a baino lehenago ez izatea doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko eta doktore-tesia egiteko programen laguntzarik, edo halako laguntzarik jaso ez izana.
    • Batez besteko nota honako hau edo hortik gorakoa izatea:
      1. 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko
      2. 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko
      3. 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.

      Batez besteko nota hori kalkulatzeko, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo unibertsitate-graduko batez besteko notari erreparatuko zaio, eta Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Arkitekturako, Unibertsitate-graduko, Ingeniaritza teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo Diplomaturako ikasketen espedientean —1etik 10era bitarteko eskalan— jasotzen den batez besteko notari 0,01 puntu gehitu beharko zaio Ohorezko Matrikulako aipamenaz kalifikatzen den kreditu bakoitzeko.

      Ikasketen espedienteak ez badu jasotzen batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan, honela kalkulatuko da: asignatura bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoa bider asignatura horretako kreditu-kopurua zati kalifikazioarekin guztira lortutako kreditu guztien batura. Berritzen ez diren planen kasuan, batez besteko nota izango da berdin lortutako kalifikazioen batuketa zati gainditutako ikasgai guztien kopurua.

      Espedientearen batez bestekoa kalkulatu ahal izateko, baliozkotu edo egokitu dituen unibertsitateak kalifikatu ez dituen baliozkotutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko ikastetxean edo ikasketetan lortutako kalifikazioak zenbatuko dira, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude. Dokumentu bidez egiaztatu ezean, gainditutzat joko dira.

      Era berean, espedienteko batez besteko nota kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko beste espezialitate batzuetako ikasgaietan lortutako notarik, ezta master-ikasketen notarik ere.

      Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileek, batez besteko nota kalkulatzeko, gure sistema hamartarreko kalifikazio baliokideetara moldatu beharko dituzte ziurtagiri akademikoetako kalifikazioak, masterreko ikasketetako notak edo ikasketa horien baliokideak diren notak salbuetsita, prozedura honen arabera:

      Gurea ez den kalifikazio-sistema baten bidez ebaluatutako ikasgai bakoitzeko nota gure sistemaren bidez adierazteko –kontuan hartuta gure sistemako nota, gehienez ere, 10ekoa dela eta 5 lortu behar dela irakasgaia gainditzeko–, algoritmo hau aplikatu behar zaio ikasgai bakoitzeko notari:

      10 oinarrian lortu beharreko nota = [5/(M-m)]*(N-m)+5 

      • M: espediente akademikoari aplikatutako kalifikazio-sisteman lortu ahal den notarik altuena.
      • m: ikasgaia gainditzeko behar den nota, espediente akademikoari aplikatutako kalifikazio-sisteman.
      • N: espedientean ageri den irakasgaian lortutako nota, ikasketak egin diren herrialdeko sistemaren arabera.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Eskaera aurkezteko datan egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, adierazitako salbuespenetan izan ezik.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
Aurrekontuko zuzkidura
8.699.823,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Ordainketa, A, B, I eta AE modalitateetan ezarpen-zentruei eta entitate laguntzailei egingo zaie.C eta AK modalitateetan zuzenean onuradunari ordainduko zaio.Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, laguntzaren % 10 laguntza eman eta onartu ondoren ordainduko baita. Eta gainerakoa % 30eko hiru ordainketatan; ordainketa bakoitza 2015eko otsailean, maiatzean eta irailean egingo da.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA