[POSDOC_BERRIZTAPENAK]  Ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programen berriztapenak emateko 2014-2015 deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntza gauzatzen ari diren eta denbora baterako atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako 2014-2015 ikasturterako bekak arautzeko oinarriak ezarri nahi dira, bai eta beka horietarako deialdia egin ere.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ikerlariak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • 2013-2014 ikasturtean emandako laguntzak berritzea eska dezakete agindu hau indarrean sartzen den unean laguntzaren aurreneko hamabi hilabeteetan dauden edo lehen berritzea baliatzen ari diren onuradunek, baldin eta beren ikerlanei buruzko aldeko txostena jaso badute, atzerriko proiektuaren zuzendariak izenpetua.
Prozeduraren eskakizunak
  • Lehenengo berriztapenari dagokion dokumentazioa aurkeztu.
  • Bigarren berriztapenari dagokion dokumentazioa aurkeztu
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
2.670.870,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Lau alditan ordainduko zaie urteko laguntza ezarpen-zentroei: % 10, beka emateari buruzko ebazpena kaleratu ondoren; eta, gainerakoa, laguntza onartu eta gero: % 30, 2015eko otsailean, % 30, 2015eko maiatzean eta % 30, 2015eko irailean.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak