[POSDOC]  Ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntza berriak emateko 2014-2015 deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2014/08/25
Zuzen dauden eta zuzendu beharreko eskaeren zerrenda. Informazio gehiago
LABURPENA
Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntza gauzatzen ari diren eta denbora baterako atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako 2014-2015 ikasturterako bekak arautzeko oinarriak ezarri nahi dira, bai eta beka horietarako deialdia egin ere.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ikerlariak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • EAEko udalerri batean erroldatuta egotea

      Eskabidea aurkezten den unean, EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, eta gutxienez 2009ko urtarrilaren 1az geroztik.

      EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskaera aurkezteko unean eta eskaera aurkezteko epea amaitzen den data baino 5 urte lehenagotik gutxienez. Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egon izanda, doktoretza-tesia doktoretza-programa batean egiteagatik antzinatasun-baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean beren ikerketa eten ez dutenak ere.

    • Doktoretza-titulua edukitzea

      Doktoretza-titulua edukitzea, 2011eko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa.

      Salbuespen gisa, eskatzaileak titulu hori ez badauka, baina 2014ko irailerako edukitzea espero badu, horren eskaera onartu ahal izango da, eta horren behin-behineko ebaluazioa egin ahal izango da. Horretarako, eskaerako gainerako agiriekin batera aurkeztu beharko du bere tesia gordailuan erregistratua izan dela egiaztatzen duen ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea 2014ko irailaren 15rako doktoretza-titulua eskuratzeko gai dela ziurtatuko duena. 2014ko irailaren 19a baino lehenago edo egun horretan ere bai egiaztatu beharko da, agiri bidez egiaztatu ere, titulu hori eskuratu dela. Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak agiri bidez egiaztatu beharko du titulu hori lortu duela; horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideak ordaindu izanaren jatorrizko egiaztagiria edo horren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

      Doktoretza eskuratu zeneko data 2010ko urtarrilaren 1a ere izan daiteke, betiere, egiaztatzen bada honako arrazoi hautako baten ondorioz etenaldi bat egon zela:

      1. Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.
      2. Gaixo egon edota istripu larria izanagatik. Kasu horretan, hiru hilabeteko edo hortik gorako gaixo-agiria izan behar du ikasleak.
      3. Mendeko pertsonak zaindu izanagatik, betiere, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoaren arabera.

      Betiere, 2010ko urtarrilaren 1aren eta eskabideak aurkezteko mugaegunaren artean gertatu badira etenaldi horiek. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.

    • Doktoreen hobekuntzarako programetako laguntzarik jasotzen ez egotea edo ez jaso izatea 2014ko ekainaren 1a baino lehenago, atzerriko ezarpen-zentroetan bi urteko edo denbora gehiagoko egonaldirik barne hartzen duenik.
    • Egoitza-baimena

      Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
2.670.870,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Lau alditan ordainduko zaie urteko laguntza ezarpen-zentroei: % 10, beka emateari buruzko ebazpena kaleratu ondoren; eta, gainerakoa, laguntza onartu eta gero: % 30, 2015eko otsailean, % 30, 2015eko maiatzean eta % 30, 2015eko irailean.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA