[MUSICA_SIN]  % 25eko udal-finantziazioa baino gutxiagoko finantziazioa duten Musika-ikastegiei diru-laguntzak (2014).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Diru-laguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako musika-eskolentzat, udal-titularitateko kontserbatorioentzat eta ikastegi baimenduentzat, 2014ko ekitaldi ekonomikoko langile-gastuak finantzatze aldera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Titularitate publikoa edo pribatua duten musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak. Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Agindu honetako 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea.

      Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

    • Indarrean dauden xedapenek zergen , behar izanez gero 2006ko ekainaren 19ko aginduari jarraituz- Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena zerga-mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa -eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten eginbideak beteak izatea.
    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
    • Eskaeran dauden erantzunkizunpeko adierazpenak egiaztatzea.
  • Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi baimenduak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Organo kudeatzaileak automatikoki eta behar bezainbeste aldiz egiaztatuko du ea zergei eta gizarte-segurantzari dagozkion betebeharrak betetzen dituzten laguntza-eskatzaileek, haien baimenik behar izan gabe, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen 1/1997 Dekretu Legegilea (azaroaren 11koa), bere 50.3 artikuluan, betez.
Aurrekontuko zuzkidura
271.579,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Ikastegiei emandako diru-laguntza ordainketa bakar batean emango zaie deialdiaren ebazpena jakinarazi eta gero.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza Sailburuordetza
Ebazteko epea
Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 6 hilabeteren buruan eman eta jakinaraziko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak