[IKERBILERAK-2SEMESTRE]  2014ko bigarren seihilabetekoan kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko laguntzak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen helburua da diru-laguntzak arautzea eta dei egitea, zientzia-ikerketaren eremuan kongresuak eta bilerak antolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, beti ere, 2014ko bigarren seihilabetekoan zehar aurrera eramango diren jarduerak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

      Urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera Teknologiarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena, parke teknologikoenak eta CEISenak izan ezik.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Prozeduraren eskakizunak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
240.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.

Lehen zatia, emandako laguntzaren % 75a, aurretiaz ordainduko da kontuan 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean, baldin eta laguntzari ukorik egin ez bazaio.

Bigarren zatia 2015. urtean ordainduko da, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoaz; ordaintzeko, ordea, datorren artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazteko epea
Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena [2014/07/02]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak