2014. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak. Tokiko titulartasun publikoko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak

[herrijasangarriak_sue]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagunduko dira kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak jasan dituzten lurzoruak ikertzeko ekintzak eta kutsatutako lurrak ikertzeko eta leheneratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak eduki dituzten lurzoruetan egiten direnak, bai eta 1994ko abenduaren 20a baino lehenago bertan behera utzi zituzten kontrolatu gabeko antzinako hondakinen biltegietan egiten direnak ere. Izan ere 1994ko abenduaren 20an indarrean jarri zen Hondakin geldo edo geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretua. Betiere, leheneratze-ekintzak aurretiazko ikerketa-fasea bukatu ondoren hasten badira eta lurzorua leheneratzearen helburua bada lurzoruaren kalitatea kokalekuak izango duen erabilerarekin bateragarri izatea. Diruz lagunduko dira, halaber, Ingurumen Sailburuordetzak zabortegia zigilatu eta gehienez 5 urteko epean sustatutako proiektuen barruko ingurumenaren jarraipenerako ekintzak.

Zabortegiak leheneratzeko ekintzetan ingurunearen biodibertsitatea aintzat hartzen dituzten irizpideak aplikatu beharko dira, berau areagotzeko xedez betiere, eta landare-estaldura hobetzen duten materia organikoak gehitu behar izatekotan, materia bioegonkortua edo konposta lehenetsiko da, eta kokapenerako aurreikusitako erabilera aintzat hartuta materia egokia dela egiaztatuta.

Aurretik aipatutako ekintzek baldintza hauek bete beharko dituzte diru-laguntza jasotzeko:

1) Tokiko titulartasuneko lurretan egitea. Betiere, besteren bat behartuta ez badago diruz lagunduko den jarduera egitera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko legediaren arabera, edo behartuak ezin badu jarduera bete konkurtso-egoeran dagoelako. Titulartasun elkarbanatua duten lurretan egiteko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, udal edo erakunde eskatzailearen titulartasunaren ehunekoa hartuko da kontuan.

2) Entitate eskatzaileak otsailaren 4ko 1/2005 Legea indarrean sartu aurretik, hau da, 2005eko maiatzaren 16a baino lehenago, izan behar du formalizatuta kasuan kasuko lurzoruaren eskuraketa (1/2005 Legea, otsailaren 4koa, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa); udalak lurzoruen titulartasuna bere aldeko kreditu baten ordainez eta nahitaezko betearazpen bidez jaso badu, betekizun hau ez da ezinbestekoa izango.

Aurretik aipatutako baldintzak ez dituzte nahitaez bete beharko, baldin eta lurzorua ikertzeko edo leheneratzeko neurriak hartzera behartuta dagoena udala bada, edota horretara behartuta dagoena ekintza hori egitetik salbuetsita badago lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko araudiaren arabera.

Lurzoruak leheneratzeko ekintzak etxebizitzak eraikitzeko edo lurzoru industrial bihurtzeko egiten badira, ezin izango da diru-laguntzarik jaso.

Aurrekontuko zuzkidura

550.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu ondokoak gainditu:

 

Ingurumen-ikerketa eta -jarraipena

Leheneratzea

35.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60

35.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 60.000 eurokoa da ikerkuntza-proiektu bakoitzeko, eta 200.000 eurokoa, leheneratze-proiektu bakoitzeko.

Zabortegietan egiten diren ingurumen-jarraipeneko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.

Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak:

  • Jardunaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Izaera hori aitortuko zaio lurzoruaren tratamendua tokian bertan egiteari, indusketak eta isurketak egin gabe. Gehienez 15 puntukoa.
  • Kokalekuan eta inguruko lurretan, gizakien osasunaren edota ingurumenaren gainean izan daitezkeen eraginak. Gehienez 60 puntukoa.
  • Jardunaren kalitatea, bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzazkoa, eraginkortasuna, eta izaera estrapolagarria. Gehienez 25 puntukoa.

 

Ordainketa-modua:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20koa, diru-laguntza onartu ostean, 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 20koa, 2015eko urriaren 31 baino lehen.

Bigarren ordainketa egin aurretik erakunde onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzeko inprimakia behar bezala beteta igorri beharko du; aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri. Diruz lagundutako jardunaren betetze-maila jasoko du aipatutako agiriak, eta egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalaren bidez igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara: https://euskadi.net

c) Hirugarren ordainketa 2016ko ekitaldian, diru-laguntzaren % 60koa, ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

  • Erakunde eskatzaileak badu diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko adinako gaitasun finantzarioa

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Toki-erakunde autonomoak

Eskakizunak:

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea
  • Bazkide gehienak udalak izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

  • Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea

Betekizun orokorrak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Kutsatutako lurzoruen alorrari dagokionez, erakunde onuradunak, baldin eta kokapena berrerabiltzean plusbaliorik sortzen bada, diru-laguntza itzultzeko konpromisoa hartzen du, otsailaren 4ko 1/2005 Legeari jarraikiz

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0121201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera egiten duen entitatearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien eta memorien ereduak:

  • Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «aurrekontu»-inprimakia behar bezala beteta.
  • Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion jarduna azaltzen duen memoria.
  • Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena.

Eskualdeko erakundeei dagokionez, jarduna garatu beharreko udalek berau onartzeko hartutako erabakia ere aurkeztu beharko dute.

Horrez gain, entitate eskatzaileak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, bai eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasuna argitu ere. Betekizun horiek egiaztatzeko, besteak beste jabetza erregistroaren idatzi-ohar soil bat aurkeztu daiteke; bestela, entitatearen idazkariak emandako ziurtagiri bat, alderdi horiek egiaztatzen dituena.

Eskatzaileek, borondatez eta puntuazio handiagoa lortze aldera, eskabideekin batera honako agiri haue aurkeztuko dute:

  • Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontu bat jasota.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Eskatutako dokumentazioa aurkeztea


Bigarren ordainketa egin aurretik (diru-laguntzaren % 20koa) erakunde onuradunak (2015eko urriaren 31 baino lehen) "bigarren ordainketa agintzeko" inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko du

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Entitate onuradunek jasotako diru-laguntza betearazi eta justifikatu beharko dute, 2016ko abenduaren 31 baino lehenago, salbu eta Eskolako Agenda 21eko proiektuen kasuan. Azken horiei dagokienez, proiektuaren amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:

  • Tokiko erakundearen idazkariak egindako ziurtagiria, diru-laguntzaren xedea eta helburua bete direla adierazten duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumen-onurei dagokienez, a priori jarritako helburuak kontuan hartuta ingurumenaren gaineko eraginak eta presioak benetan zenbateraino gutxitu diren zehaztuko da, betiere Aginduan aipatzen den baldintza-pleguan adierazitakoaren arabera.
  • Diruz lagundutako jarduna garatzen den kokapenari dagokion lurzoruaren kalitatea deklaratzeko espedientea hasteko eskabidearen kopia.
  • Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten ordainagiriak edo fakturak.
  • Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, xede berarako beste diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarik jaso diren zehaztuta, hala badagokio, eta, beharrezkoa bada, eskabidea aurkeztu den diru-laguntza programetan BEZa diruz lagun daitekeen ala ez adierazita.
  • Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskriptiboa.
  • Proiektuan sortutako materialen kopia.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk