[HEDABIDEAK_2014_B]  Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak 2014

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2014/06/19
ERNE! Uztailaren 4an amaitzen da eskaerak egiteko epea.
LABURPENA
Xedea

Euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
    • Pertsona fisikoaren identitatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea dela Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko Informazio xehatua

     

    Laguntza-mota honetara aurkezten den egitasmoak 2014ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean, ohiko maiztasunarekin edo jardunarekin.

    B multzoari (albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen duten idatzizko hedabideak: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak) dagozkion baldintza bereziak:

    a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta edukitzea.

    b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

    c) Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

    d) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean 44 zenbaki informazio orokorreko aldizkarien kasuan, eta 4 zenbaki aldizkari espezializatuenean.

    e) Formatua eta orrialde-kopurua: DIN-A4 formatuko 20 orrialde edo gehiago informazio orokorreko aldizkarien kasuan, eta 32 orrialde edo gehiago aldizkari espezializatuenean. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

    f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

    g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita edukitzea.

    h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntzagai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

  • Eskatzaileak ez duela jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2014. urtean emandako diru-laguntzarik
  • Eskatzailea ez dela onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2014ko diru-laguntzen deialdian.
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez dela gehiena publikoa, eta haren fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez dela nagusiki publikoa
  • Eskatzaileak adierazi beharko du beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu duen eta eman dioten. Informazio xehatua

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatuko da.

    • Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
    • Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "aurrekontua" izeneko formularioan osatu beharko du informazioa.
  • Eskatzailea ez dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
  • Eskatzailea ez dela izan, estatu laguntza erregimenaren bidez, legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntza hauen onuradun: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR49/99 eta CR58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), eta onuraduna izan bada, jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli dituela Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatu behar du.

  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, eta ez dagoela sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera
Aurrekontuko zuzkidura
1.137.500 euros
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak gehienez ere hiru zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, ebazpenaren berri jaso eta 10 eguneko epea igaro ondoren 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, %25 ordainduko da, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren.

c) Gaienerako kopurua, hau da %10a, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren hilabeteko epean.

Bigarren eta hirugarren ordainketa, ordainketa bakarrean gauzatu ahal izango dira diru-laguntzaren justifikazioa bere osotasunean aurkeztu eta ontzat eman ondoren.

 

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak