[HAURPRI]  2014-2015 ikasturterako zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzako laguntzak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

0 eta 3 urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2014-2015 ikasturterako diru-laguntzak ematea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Haur Hezkuntzako lehen zikloko EAEko ikastetxe pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2014-2015 ikasturtean haur hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.
Aurrekontuko zuzkidura
24.389.510,49
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da. Lehenengoan, emandako diru-laguntza osoaren % 24,766a ordainduko da, Hezkuntza sailburuordearen ebazpena (agindu honen 12. artikuluan aipatzen dena) argitaratu ondoren. Bigarren ordainketa, berriz, 2015eko uztailean egingo da.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
    • beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
EHAAn argitaratu eta sei hilabete epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak