[GARRAIO EGOKITUA]  Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten goi-mailako ikasleen garraio-gastuetarako laguntzak, 2014-2015 ikasturtea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Hauxe da deialdi honen xedea: beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2014-2015 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 3. artikuluan ezarritako eskakizunak beteta.

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Informazio xehatua

    2013-2014 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko Euskadiko ikastegietara joango diren ikasle elbarrituak.

    Ekakizunak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera aurkezten den egunean, eta justifikatzea gutxienez urtebetez EAEn erroldatuta egon direla, eskaerak aurkezteko epe orokorra amaitzen denean.
    • Dagokion Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak honako baldintza hauek aitortu izatea, eskabide-mota bakoitzaren arabera.
      • Mugikortasun-arazoak direla-eta, garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna: %33 ko minusbaliotasuna edo handiagoa, eta garraiobide publikoak erabiltzeko mugikortasun-arazoak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 10 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.
      • Hala badagokio, beste pertsona baten beharra izatea, ikastegira lekualdatzeko: beste pertsona baten beharra ziurtatu behar da, minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautu zuen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; hain zuzen, autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzko legeak ezarritakoa.
    • Matrikula egitea eta 2014-2015 ikasturtean modu presentzialean egitea honako ikasketa hauetako bat:
      • Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
      • Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
      • Honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutakoak: unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, lizentziaduna, arkitektoa eta ingeniaria.
      • Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioetako ikasleek egiten dituzten bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak (edo ikasketa horietan sartzeko beharrezko egokitzapen-ikastaroak edo ikastaro osagarriak).
      • 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.
      • Goi-mailako arte-ikasketak.
      • Goi-mailako ikasketa militarrak.
      • Goi-mailako erlijio-ikasketak
Prozeduraren eskakizunak
  • Txosten justifikatu baten bitartez ziurtatzea, garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira lekualdatzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.
  • Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko), ezta lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-ikasketak egiteko ere, bigarren zikloko ikasketak egin ezean, ikasketa horietan aurretiko titulazio horietatik sartzen baita.
  • Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzarekin bateragarria ez den beste beka edo diru-laguntza bat ez jasotzea.
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
     
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
Ebazteko epea
Deialdi honetan arautzen den prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa da. Epe hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasiko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gorako errekurtsoa

    Gorako errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Eredua

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak