[FP_PROIEKTUAK]  Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2014-2015 ikasturtean ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen helburua da finantzabideak eskaintzea, 2014-2015 ikasturtean berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak gauzatzen dituzten irakasleak erabat edo partez liberatzeko, halako proiektuak beharrezkoak baitira Lanbide Heziketaren prestakuntza-eskaintza egokitzeko produkzio-sistemaren premietara, helburua ezagutza horiek gainerako ikastetxeei transferitzea izanda.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta eta baimendua egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketa heziketa-zikloak itunduta edo hitzartuta zituzten ikastetxeak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Udal-titulartasuneko ikastetxeak
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketa heziketa-zikloak hitzartuta zituzten ikastetxeak.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru-laguntza, laguntza, sarrera edo bestelako baliabideak eskatu eta jaso izana.
  • Entitate eskatzaileak ez dauka diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik.
  • Entitate eskatzaileak ez dago diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasunik gabe uzten duten lege-debekuen eraginpean, beren-beregi sexu-diskriminazioagatiko1 lege-debekuen eraginpean.
  • Proiektuak zerrenda honetan agertu behar dira Informazio xehatua

    Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu hauek dira deialdi honen bidez diruz lagundu daitezkeenak (I. eranskinean ageri dira, zehatzago):
    1. Berrikuntza trenbide-ingurune estrategikoan.
    2. Errealitate areagotua. Simulazio-esparru berritzaileetan oinarritutako soldadura.
    3. Automozio eta aeronautikarako altzairu ultraerresistentezko xafla manipulatzeko lanabesen diseinua.
    4. Alderantzizko ingeniaritza-teknologia. Industria-pieza unitarioen diseinua, frogaketa eta egiaztapena.
    5. Materialen mekanizazioa. Elastomero-, zuntz- eta konposite-prototipoak diseinatzea eta egitea.
    6. Diseinua eta optimizazioa estanpazioan.
    7. Kostuak murrizteko, produktu baten bizitza diseinatzea, fabrikatzea eta kudeatzea.
    8. Berrikuntza diseinuan eta mekanizazioa trokelgintzan.
    9. Sistemen automatizazioa datuak Arduinorekin kontrolatu eta biltzean.
    10. Prozesu automatizatuen integrazioa, robotikako prozesu industrialen urruneko kontrola eta ikuspen artifiziala.
    11. Estandarizazioa ekipo elektronikoen muntaketan eta fabrikazioan.
    12. Etxe digitala, sistema domotikoak eta automatismo teknologiko adimendunak.
    13. Berrikuntza elektrikoa eta mekatronikoa automozioko motor hibrido eta elektriko berrietan.
    14. Berrikuntza ibilgailu historikoak zaharberritzean, ingurumenaren ikuspuntutik egokiak diren teknologiak erabiliz.
    15. Bioerregaiak automozioan erabiltzearen ondorioak aztertzea.
    16. Mugaketetan oinarritutako ereduaren bidez, teknologia-arloko berrikuntzak egitea eta kudeaketa-, produkzio- eta lehiakortasun- sistemak hobetzea.
    17. Ikastetxeen kudeaketa hobetzeko, baliabideak aurrezteko eta ezagutza transferitzeko berrikuntza aplikatua, irrati-maiztasuneko identifikazio-teknologia bidezkoa.
    18. Ariketa fisikoa zahartze aktiborako.
    19. Berrikuntza kontsumo-joera berrien ildoko elikagaien industrietako produktuetan.
    20. Irudi ultrasonikoak Osasun-diagnostikorako irudian.
    21. Bioteknolgia.
    22. Berrikuntza elikaduran zahartze aktiboa izateko, eta haren eragina gaixotasun kronikoetan eta elikadura-intolerantzietan.

Aurrekontuko zuzkidura
770.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu hauei dagozkien diru-laguntzak bi alditan ordainduko dira, honela:

  • Lehenengo aldian, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 50 ordainduko da, betiere 17.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Bigarren aldian, gainerako zenbatekoa ordainduko da, diruz lagundutako jarduera amaitu eta sortutako gastuak agiri bidez justifikatu ondoren.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak