[FP_HIZKUNTZAK]  2014-2015 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak deitzen dituena heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan eta udala titularra den ikastetxe publikoetan

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen bidez, atzerriko hizkuntza indartzeko programaren deialdia egiten da. Programa hori heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan eta udala titularra den ikastetxe publikoetan egingo da 2014-2015 ikasturtean.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • 2014/15 ikasturtean zehar heziketa zikloak emateko baimen ofiziala edukitzea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • 2014/15 ikasturtean zehar heziketa zikloak emateko baimen ofiziala edukitzea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Lanbide-heziketako zikloetako ikasleei atzerriko hizkuntza irakastea Informazio xehatua

    1. Lanbide-heziketako zikloetako ikasleei atzerriko hizkuntza irakastea lagundu daiteke, ikastetxean bertan, eskola-orduetatik kanpo, gutxienez 80 orduz eta gehienez 120 orduz, astean gutxienez 4 orduz eta gehienez 8 orduz, 2014-2015 ikasturtean zehar. Ikastetxeko irakasleek berek emango dituzte eskolak, ikastetxean bertan.
    2. Irakasleek Europako erreferentzia-esparru bateratuko B2 mailari dagokion hizkuntza-ziurtagiria izan beharko dute, gutxienez. Ikastetxeetako zuzendaritzaren ardura izango da baldintza hori bermatzea.
    3. Mintzamenaren komunikazio-gaitasuna landuko da, solasaldiak eta ahozko azalpenak —banaka eta taldean—, eta multimedia-baliabideak sartuko dira eguneroko lanean. Eskola-jarduera horiek eskolaz kanpoko beste batzuekin osa daitezke, hizkuntzaren erabilera sustatzera bideratzen direnekin, alegia.

  • Deialdiko zehaztapenak ezagutzen ditu Informazio xehatua

    Lanbide Heziketako zikloak emateko baimenduta dauden ikastetxeetan atzerriko hizkuntza sendotzeko diru-laguntzen deialdia ezagutzen du.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00). Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
146.250 ¿
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 80, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerako % 20a ordainduko da hizkuntza-ikastaroak amaitzean eta zuzendaritzak ongi egin direla egiaztatzean, justifikazioa aurkeztuz 19. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak
Kodea
0097503