[FP_EKIPAMENDUA]  Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeentzako eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoentzako ekipamenduak erosteko diru-laguntzetarako 2015eko ekitaldiko deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da honako lanbide-familia hauen ekipamendua eguneratzea, ekoizpen-sektorearen egungo garapenarekiko garapen teknologiko aurreratuagoa duten industria-sektorearekin zerikusia duten familiak, alegia:

● Energia eta ura.

● Elektrizitatea – elektronika.

● Fabrikazio mekanikoa.

● Instalazioa eta mantentzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2012-2013 ikasturtean industria-sektoreko lanbide heziketako heziketa-zikloak itunduta edo hitzartuta edukitzea
    • Legez eratuta eta baimendua egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Udal-titulartasuneko ikastetxe publikoa izatea.
    • 2012-2013 ikasturtean industria-sektoreko lanbide heziketako heziketa-zikloak itunduta edo hitzartuta edukitzea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
776.314 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Ematen diren diru-laguntzen ordainketa aldi bakarrean egingo da, agindu honen 3 artikuluan adierazitako inbertsioei dagozkien diru-laguntzak justifikatu ostean. Justifikazioa, hain zuzen ere, agindu honen 3.2 artikuluan adierazitako aldiari dagozkion fakturen kopia konpultsatuen bidez egingo da

Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 04915/2014 Deialdiaren araudia HUTSEN ZUZENKETA Deialdiaren araudia
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA