[FP_ALTERNANCIA]  Proiektuak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2014-2015 ikasturtean ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da diruz laguntzea txandakako prestakuntza-proiektuak, 2014-2015 ikasturtean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez Lanbide Heziketako titulu bat lortzera bideratuta daudenak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2013-2014 ikasturtean heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeak
    • Lanbide Heziketako sailburuordearen 2013ko ekaineko Ebazpenaren bidez onartuak izan badira txandakako prestakuntzarako aurkeztu dituzten proiektuak.
    • Legez eratuta eta baimendua egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2013-2014 ikasturtean heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeak.
    • Lanbide Heziketako sailburuordearen 2013ko ekaineko Ebazpenaren bidez onartuak izan badira txandakako prestakuntzarako aurkeztu dituzten proiektuak.
    • Udal-titulartasuneko ikastetxe publikoa izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Aurrekontuko zuzkidura
366000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Txandakako prestakuntza-proiektu horiei dagozkien diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira , era honetan:

a) Lehenengo zatian, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 50 ordainduko da, betiere 15.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatian, gainerako zenbatekoa ordainduko da, diruz lagundutako jarduera amaitu eta aurreko artikuluan zehaztutako agiri bidezko justifikazioa egin ondoren.

Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 05057/2014 Deialdiaren araudia
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean, agiandu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak