Ekintzailetza - proiektu berriak finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia, ekonomia - jarduera eta enplegua sortzea bultzatzeko neurri gisara. 2014

[FNE]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

LABURPENA
Xedea

Lanbidek 2014 ekitaldian enpresa txikiak eta mikroenpresak sortu eta abiarazteko sostengua ematera bideratutako laguntzak arautzea eta horien oinarriak ezartzea da deialdi honen xedea. Horretarako, hasierako inbertsioen finantzaketa-eragiketen interesak diruz lagunduko ditu, eragiketa horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetza-hitzarmena sinatzen duten finantza-erakundeekin gauzatzen dituzten heinean eta, beti ere, 2014-2016 Enplegu Planaren esparruan, ekonomia-jarduera eta enplegua sortzea bultzatzeko neurri gisara.

Deialdi honen ondorioetarako, enpresa txikien eta mikroenpresen definizioa Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2002/361/EE Gomendioan emandakoa izango da (2003ko maiatzaren 20ko Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago).

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEn erroldatuta egotea eta benetako egoitza bertan izatea.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du betebehar horiek egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, hala xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak.
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
    • Bideragarritasun-txostena eginda duen enpresa- edo negozio-proiektu bat izatea.
    • Jarduera berriari Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) zein epigrafetan emango zaion alta, aurreko bi urteetan epigrafe horretan aurretiaz alta emanda egon ez izana, diru-laguntza eskatzen den eguna erreferentziatzat hartuta.
    • Nork bere enpresa edo negozioa sortzeko konpromisoa hartzea, jarduera berri hori ez den beste ezein jardueratan aritu gabe.
    • Diru-laguntzaren xede izango den enpresa-jarduerari 2 urtez eusteko konpromisoa hartzea, JEZen alta ematen den egunetik zenbatzen hasita.
    • Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
    • Deialdi honetan aurreikusitako laguntzetara jo ahalko dute sustatzaileek, enpresaburu indibidual gisara edo bazkide gisara, baldin eta enpresa edo ekonomia-jarduera berri bat, horren forma juridikoa edozein delarik ere, sortu eta garatzera bideratutako inbertsioak egiteko finantzaketa - akordio bat sinatzen badute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin deialdi honetan aurreikusitako laguntzak gauzatzeko lankidetza-hitzarmena izenpetu duten finantza-erakundeetako batekin
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.


    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Informazio xehatua

    Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko, aurreko atalean deskribatutako pertsona onuradunek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    a) Enpresaren egoitza fiskala eta soziala EAEn ezartzea.
    b) Laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean, Jarduera Ekonomikoen
    gaineko Zergan alta ematea. Altaren data hori hartuko da jardueraren hasiera-datatzat.
    c) Langile Autonomoen Araubide Berezian alta ematea, bere konturako langileen araubide berezian
    edo, hala badagokio, kasuan kasuko lanbide-elkargoaren mutualitatean, laguntza emateko
    ebazpena jakinarazi ondorengo hilabetean.

    Onuradunei diru-laguntza horiek emateko eta, bidezkoa denean, ordaintzeko, ezinbestekoa da itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitzea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari badira.

Aurrekontuko zuzkidura
800.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundutako finantza-mailegu edota -errentamendu bidez finantzatutako inbertsioek enpresa edo jarduera berria abiarazteko beharrezko aktiboak erosteko hasierako inbertsioa ordaintzera bideratuta egon beharko dute; horrela, aktibo horiek beheko kategoria hauetakoren batekin bat etorri beharko dute, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak jasotako Kontabilitate Plan Orokorrak berariaz ematen duen definizioaren arabera:

210 Lurrak eta ondasun naturalak.
211 Eraikuntzak.
212 Instalazio teknikoak.
213 Makineria.
214 Tresneria.
215 Beste instalazio batzuk.
216 Altzariak.
217 Informazio-prozesuetarako ekipoak.
218 Garraio-elementuak, jarduera nagusia pertsonak edota salgaiak garraiatzea bada.
219 Bestelako ibilgetu materialak.
Finantza-errentamenduz egindako erosketen kasuan, 6211 epigrafea baliatu ahalko da.

Era berean, inbertsioa aktibo zirkulatzailean egiteko aukera ere bada, baldin eta aktibo zirkulatzailean egindako inbertsioaren ehunekoa inbertsioaren guztizkoaren %25 edo hortik beherakoa bada.

Nolanahi ere, inbertsio-planean sartutako ondasunek harreman zuzena izan beharko du diruz lagundutako jarduerarekin.

Diruz lagun daitezkeen finantza-eragiketak.

1.- Finantza-mailegu eta -errentamenduen ezaugarriak:

  • Maileguaren gehienezko zenbatekoa: 50.000 euro sustatzaile bakoitzeko; zenbateko horrek inolaz ere ezingo du gainditu proiektuaren inbertsioaren %95.
  • Epea: 5 urte, gehienez ere. Maileguen kasuan, epe horren barruan sartzen da maileguaren lehen 6 hileetako gabealdia.
  • Epemugak: gutxienez, hilean behingoak.
  • Eragiketei aplikatuko zaien gehieneko interes-tasa: %7ko UTB, komisio eta gastu mota guztiak barne.

2.- Ez da inolako berme edo abalik eskatuko deialdi honetan jasotako maileguetan, eta ez zaie ikerketa- edo irekiera-komisiorik aplikatuko.

3.- Finantza-errentamendu bidez –uztailaren 29ko 26/1988 Legeak, Kreditu Erakundeen Diziplinari eta Esku-hartzeari buruzkoak, Zazpigarren Xedapen Gehigarrian definitzen duen bezala– finantzatutako aktibo finkoei dagokienez, pertsona onuradunak ondasun hori erosten bukatzeko aukera gauzatu beharko du, nahitaez.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Finantza-erakundeekin sinatutako hitzarmenaren babesean onartutako finantza-eragiketan adostu diren interesen eta %4ko interesen arteko aldea izango da Deialdi honen babesean emango den diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbateko hori Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratutako interes-tasa nominala aplikatuz eguneratu egingo da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa finantza-mailegu edo -errentamenduaren hasierako kapitala amortizatzeko aplikatuko da.

Interes-tasen hobaria ezingo da eragiketa baimentzean edo formalizatzean baimendu edo jarritako interes-tasa baino handiagoa izan.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da, aurretiaz, ordea, pertsona onuraduna Gizarte Segurantzako dagokion araubidean alta emanda dagoela egiaztatu beharko du Lanbidek, eta onuradunak behean zerrendatutako agiriak emango dizkie finantza-erakunde laguntzaileei. Azken horiek, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura igorriko dituzte agiriok.

Hona hemen pertsona onuradunak aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • JEZeko altaren kopia.
  • Hala dagokionean, kasuan kasuko lanbide-elkargoaren mutualitatea.
  • Eraketa-eskrituren kopia, hainbat sustatzailez osatutako proiektuen kasuan

Onuradunak finantza-erakunde laguntzailean irekitako kontuan ordainduko da diru-laguntza.

Finantza erakundeek finantza-eragiketaren hasierako kapitala amortizatzeko aplikatuko dute sustatzaile onuradunari ordaindutako diru-laguntza

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    a) NANaren fotokopia edo nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena.
    b) Errolda-ziurtagiria.
    c) Enpresa- edo negozio-proiektua eta bideragarritasun-txostena, finantza-erakundeak baliozkotuko duena.
    d) Pertsona bat baino gehiagoz osatutako enpresa-proiektuen kasuan, parte hartuko duten pertsona sustatzaileen zerrenda (izen-abizenak eta NAN/AIZ).
    e) Inbertsio-plana eta egin beharreko inbertsioaren aurrekontu xehatua.
    f) JEZeko alta eta bajen ziurtagiria, azken bi urteetan sustatzailea jarduera berriari dagokion epigrafean alta emanda egon ez dela egiaztatzeko.

    Deialdi honen 3. artikuluko e), f) eta h) paragrafoetan aurreikusitako baldintzak eskabidearen barruan sartutako erantzukizunpeko adierazpen bidez jakinarazi beharko dira.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta bana-bana jakinarazteko, gehienez hiru hilabeteko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 181 309 / 945 181 357

E-posta: empresa.zerbitzuak@lanbide.net

Eskaerak aurkezteko finantza-erakunde eta banku-bulegotako informaziorako  telefonoa: 945 18 13 01