[EAE]  Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu 2014-2015eko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak deitzen dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

1.– Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2014-2015eko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak ematea du agindu honek helburu. Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan horretarako dagoen aurrekontu-kredituan 10.367.640 euroko zenbatekoa erabiltzen da agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak finantzatzeko.

2.– Dena den, artikulu honetan aipatzen den zenbatekoa indarreko legerian xedatzen den kreditu-atxekiduraren edo aurrekontuak aldatzeko erregimenaren arabera gaurkotu ahal izango da. Deialdia ebatzi aurretik, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da zirkunstantzia horren berri.

3.– Aurrekontuan sartutako fondoak agortuz gero, exijitutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean banatuko dira, guztiz betetzeko kalkulatutako guztizko zenbatekoari begira haietako bakoitzarentzat hasiera batean kalkulatutako zenbatekoen proportzio berean.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Agindu honen arabera diruz lagundu daitezkeen hezkuntza-premia bereziek curriculumera sartzearekin eta puntu hauei lotutako egokitzapen-trebetasunekin dute zerikusia: a) Zainketa pertsonala; b) Portaera eta komunikazioa; c) Mugitzeko trebetasunak; d) Autogidatzea; e) Erkidegoaren erabilpena; f) Osasuna eta segurtasuna.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
10.367.640,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa

1.– Diru-laguntzen zenbatekoak ez du inoiz ere soldataren guztizkoa gehi Gizarte Segurantza (eta aparteko ordainsarien eta oporren proportzioa) gaindituko kontratatutako Hezkuntza Laguntzako espezialista bakoitzeko, eta urteko 30.496,35 euroko kostu gordin bat hartuko da oinarritzat 2014rako eta 30.496,35 eurokoa 2015erako, astean 35 lan-orduko. Zifra horietatik aurrera Hezkuntza Laguntzako espezialista baten kostu gordina, lan egindako ordu bakoitzeko, kalkulatzen da, Gizarte Segurantza barne. Urteko egiazko lanaldia, 21,94 eurokoa litzatekeena, hartzen da kontuan.

2.– Diru-laguntzen zenbatekoa 2014-2015eko ikasturtearen aldirako egingo da, hots, 2014ko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31ra bitartean, onuradunak kontratuaren bidez egiaztatua eta asteko dedikazioaren modulu hauen arabera:

  • Asteko 25 ordu: 21.780,75 euro.
  • Asteko 20 ordu: 17.424,60 euro.
  • Asteko 15 ordu: 13.068,45 euro.
  • Asteko 10 ordu: 8.712,30 euro.

3.– Salbuespen gisa, interesatuaren eskariz eta horretarako eranskinaren atalean agertu beharko dela, aurreko puntuan ezarritakoen artean ez dagoen ordu-modulu bat eman ahal izango da.

Horretarako, berritzeguneetako hezkuntza-premia berezietarako aholkularitzek, behar diren txostenen bidez, eskaera abalatu beharko dute. Kasu honetan zenbatekoa kalkulatzeko prozedura 9.1 eta 9.2 puntuetan zehazten dena da.

Ondorio hauetarako, irizpide hau hartuko da kontuan: mugitzeko elbarritasunari lotutako hezkuntza-premia berezietako ikasleak, elikadurari lotutako eginkizunetarako laguntza behar dutenak, eta portaeraren nahaste larriari lotutako hezkuntza-premia berezietako ikasleak, autolesioak edo zauriak ekiditeko ikuskatze handia eskatzen dutenak.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, 2015eko ekitaldian: diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren bi heren eta artikulu honen bigarren atalean exijitutako dokumentazioa aurkeztu ondoren lehena, eta gainontzeko herena eta hirugarren atalean exijitutako dokumentazioa egiaztatu ondoren bigarrena.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko gehienezko epe batean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak