Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen 2014 deialdia

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Argitaratze-data 2015/02/03
RESOLUCION DEFINITIVA COLECTIVOS EN DESVENTAJA 2014, ANEXO I,II ,III Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
RESOLUCION DEFINITIVA COLECTIVOS EN DESVENTAJA 2014, ANEXO I,II ,III.pdf (PDF , 1.16 MB)
Argitaratze-data 2014/11/25
BEHIN-BEHINEKO EBAZPEN-PROPOSAMENA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzat egin eta orientazio-zerbitzuak emateko diru-laguntzen 2014ko deialdiari buruzkoa Informazio gehiago
LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xede dira Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzentzen diren enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko 2014. urtean eman ditzakeen laguntzak. Laguntza horien hartzaileak, berriz, jarduera hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, baldin eta haien sozietate- edo fundazio-xede edo -objektuetako bat gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoera horretan izateko arriskua duten pertsonak eta/edo ezintasunak dituzten pertsonak eta/edo gizarte- edo lan-arloetan desabantaila-egoerak bizi dituzten pertsonak laneratzea baldin bada, eta, beti, enplegurako ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko esperientzia, giza baliabideak eta baliabide materialak baldin badituzte, 3 artikuluaren 3. eta 4. puntuetan arautzen den moduan.
    Artikulu bostgarrenaren 1. puntuak adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte

    Iraupen mugagabea edo aldi baterako iraupena izateko eratzen dira elkarteak. Hiru pertsona edo gehiagoren arteko akordioaren bidez eratzen dira.Pertsona horiek fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta konpromisoa hartzen dute ezaguerak, bitartekoak eta jarduerak komunean jartzeko; horrela, bidezko emaitzak, komunak eta interes orokorrekoak zein partikularrekoak lortuko dira.

    Elkartearen funtzionamendua eta jarduna arautzeko estatutuak egiten dira, eta eraketa-akta egiten den unetik bertatik daukate jarduteko gaitasun osoa (agiri publikoan edo pribatuan jasotzen da akta hori).

    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Onura publiko elkarte izatea
    • Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak eskuratzeko behar den aurretiazko esperientzia
    • Enplegurako ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko, materialak eta giza baliabideak edukitzea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.


    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Honako pertsona hauek izan daitezke enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaileak: Enplegurik gabeko pertsonak. Langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian ari diren langileak. Eta, oro har, lan egiteko adina duen eta, edozein egoeratan egonik ere, enplegua modu aktiboan bilatzeko interesa duen edonor. Informazio xehatua

    Ezinbestekoa izango da baldintza hauetako bat betetzea gutxienez:

    a) Espetxeratutako pertsona izatea, baina haren egoera penalak aukera ematea erakunde laguntzaileren baten orientazio-zerbitzura joateko aukera izatea. Edo zerbitzua abiarazi baino 6 hilabete lehenago espetxeratze-egoeran egondako pertsona izatea.
    b) Ijitoa izatea.
    c) Gutxienez %33ko ezintasun-maila aitortua duten pertsona izatea.
    d) Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baldin eta azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duena, horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituenak, 5. artikuluko b) letratik h) letran adierazitako kolektiboren bateko kideak, edo gizarte-bazterketako egoera edo egoera horretan izateko arriskua behar bezala egiaztatuta duten pertsonak.

    Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, 3.2. artikuluko c) letran adierazten den enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.

    Enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuen hartzaileek aldez aurretik Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta eta altan edo etenduran egon behar dute.

     

     


     

Aurrekontuko zuzkidura
3.222.860,00 euros
Prestazio ekonomikoa

Orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arruntak eta pertsonalekoak estaltzera bideratuko da; betiere, kontuan izanik diruz lagundutako gehieneko denbora, egunean eta guztira, orientazio-saio bakoitzeko eta orientazioa eman zaion pertsona bakoitzeko, honako taula honetan ageri dena izan behar duela:

  • Ekintza indibidualak: Gehienezko arreta-denbora pertsona/egun: 1,5 ordu
  • Taldeko ekintzak: Gehienezko arreta-denbora pertsona/egun: 4 egun
  • Gehienezko arreta-denbora pertsona bakoitzari urtean: 18 ordu

Langileekin egindako gastu zuzenaren %140 lagun daiteke diruz.

Diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak izango dira langileekin egiten diren gastu zuzenak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 1.500 orduko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

Lehen ordainketa 2014. urtean egingo da, ebazpena argitaratu ondoren, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren %75,40 ordainduko da.
Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz; dekretu horrek arautzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko erregimen orokorra eta bertan ezartzen dira diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde lankideen baldintzak, araubidea eta betebeharrak. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu.
 

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

Bigarren ordainketa 2015.urtean egingo da, eta gainerako %24,60 edo justifikazioaren ondorioz ordaindu beharrekoa izango den zenbatekoa ordainduko da. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dira diruz lagundutako ekintzak amaitu ondorengo bi hiletan:

  • Emandako diru-laguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-zerbitzu mekanizatuan ageri den informazioa, hartutako pertsonei eta egindako ekintzei buruzkoa (eman diren zerbitzu zehatzak, abiarazi diren enplegu-politiken iraupena eta ekintzak), egiazkoa dela adieraziko duena
  • Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langileen nominen eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (TC1 eta TC2 ereduak) kopiak eta ekintzetan egindako gastuen egiaztagiriak.
     

Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Deialdi honetako diru-laguntzak lortzeko eskaerak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan eta Lanbideko Enpleguko Lurralde Bulegoetan aurkeztu beharko dira.

    Eskabide horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    a) Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia –Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa baimendu ez bada, betiere–, eta eskabidea sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
    b) Deialdi hau EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago erakundeak 5. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako sozietate- edo fundazio-xedea duela adierazten duen eraketako edo sorrerako eskrituren zatiaren kopia.
    Enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeen kasuan, haiek osatzen dituzten kide guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori, elkartearen edo taldearen eratze-agiriaz gain.
    c) Azken 4 urteetan orientazio-ekintza eta -zerbitzuetan egindako jarduera zehatz-mehatz biltzen duen memoria. Hain zuzen ere, honako alderdi hauek deskribatu behar ditu zehazki: kolektibo onuradunak, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak.
    d) Hau aurkeztu behar da 5.3 1 a) artikuluaren azken paragrafoak eskatzen duen esperientzia egiaztatzeko: dagokion enplegu-zerbitzu publikoak emandako ziurtagiria, xehetasunez eta berariaz azalduko duena zer ekintza egin diren eta zer kolektibo izan diren onuradun.
    e) Deialdiaren 5.3.2. artikuluak berariazko esperientziari buruz eskatzen duen ziurtagiria.
    f) Egin beharreko ekintzetarako erabili beharreko metodologia eta teknikak. eta eskura izango dituzten baliabideak deskribatzen dituen memoria.
    g) Deialdiaren 5. artikuluko 4. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, eskatutako diru-laguntzari dagokionez, eta gutxienez honako hauek bilduta:
    - Deialdi honen xede diren ekintzak egiteko proposatutako langileen zerrenda, haien curriculum vitaea barne.
    - Erakunde eskatzailearen kokapena azalduko duen txostena, adieraziko duena zer lokal dituen eskuragarri eskatzen dituen diru-laguntzei dagokien lurralde historikoetan eta haien irisgarritasun-baldintzak. Horrez gainera, instalazioen planoak eta irisgarritasun-arauak betetzearen ziurtagiriak aurkeztuko dira.
    h) Deialdiaren 9.1.2.a) artikuluak adierazten duen ibilbide frogagarria egiaztatzeko dokumentazioa.
    i) Deialdi honen 9.1.2.c) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak enplegu-zentro berezien titularrak direla edo haietan gehiengo partaidetza dutela egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen eraketako edo sorrerako eskritura-atalaren kopia aurkeztu behar da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehienezko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Kide anitzeko organoak behin-behineko ebazpen-proposamen bat emango du, eta ematea proposatzen diren diru-laguntzak adieraziko ditu bertan. Proposamen horretan, arreta jasoko duten kolektiboak, lurralde historikoak eta diru-laguntzentzat proposatzen diren zenbatekoak adieraziko dira, baita ukatzea proposatzen direnak eta ukatze horien arrazoiak ere. Interesdunei jakinaraziko zaie behin-behineko ebazpen-proposamen hori, Lanbideren web-orrian argitaratuta. Pertsona interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko. Epe hori behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Ebazpen-proposamenak ez die proposatutako onuradunei eskubiderik emango Administrazioarekiko. Epe hori igarota eta, halakorik izan bada, interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna. Ebazpenean adieraziko dira erakunde onuradunak, erakunde horiek hartu behar dituzten kolektiboak eta lurralde historikoak, diru-laguntzen zenbatekoa, haiek ordaintzeko modua eta epeak, eta diru-laguntzak justifikatzeko modua. Era berean, ukatuak izan diren eskaeren zerrenda jasoko dute, horren arrazoia adierazita. Prozedurari buruzko ebazpena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Posta elektronikoa: orientazioa@lanbide.net