[BOZI]  Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak (2014)

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 27ko 248/2012 Dekretuan aurreikusitako laguntzak 2014rako deitzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • EAEko udalak
  • Mankomunitateak
  • Eskualdeak edo beste toki-erakundeak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Udal Sozietateak, beraien gizarte-helburuen artean formakuntza dutenak.
    • Toki eta Eskualdeko Garapen agentziak, beti ere nortasun juridiko independentea badute.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • 4.2.c) artikuluan jasotako esperi­mentatze proiektuetarako bakarrik.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Fundazioen Erregistroan erroldaturiko irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza-jarduketak garatzen dituztenak (hiritarren parte-hartzea bultzatzen dituzten jarduketak, bereziki).
  • Ikastetxe pribatuak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Lanbide Heziketa edota Helduentzako Heziketa ematea.
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Merkataritzako edo gizarte-ekonomiako sozietateak izatea, beraien helburuen artean formakuntza dutenak.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuaren deskribapena
  • Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatuz gero, horren berri emateko konpromisoa hartzen dut.
  • Eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak dira.
  • Erakunde eskatzaileak laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen ditu.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
550.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ematean, lehenengo ordainketa egingo da; emandako diru-laguntza guztiaren 1/3 bestekoa. Ondoren, diruz lagundutako proiektuko jarduera guztiak amaitu eta, 3 hilabeteko epe maximoaren barruan, azken txostena jasotzean, diru-laguntzaren beste 2/3ak ordainduko dira. Halaxe xedatu baita 248/2012 Dekretuko 17.1.b) artikuluan.

Bigarren ordainketaren % 50a kontura ordain daiteke, erakunde onuradunak horretarako eskaera egiten badu. Horrelakoetan, garatutako jardueraren tarteko txostena egin beharko du erakunde onuradunak. Txosten horretan, proiektuaren ordura arteko garapenari buruzko informazioa eman beharko da, bai eta gastuen egiaztagiriak aurkeztu ere. Egindako gastu guztien –nominen zein fakturen– zerrenda aurkeztuko da, honako hauek adieraziz: data, kontzeptua, zenbateko osoa, zenbateko egozgarria (hala badagokio), eta ordainketa-data.

Konturako ordainketa ezin izango da eskatu diruz lagundutako jardueraren gutxienez 2/3ak garatu arte.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilekoa izango da, aurkezteko epea amaitu zen egunaren biharamunetik zenbatuta.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak