2014ko deialdia enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak

[APE_P]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

LABURPENA
Xedea

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea



 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Pertsona ekintzaileak, enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plana dutenak, eta proiektu hori abian jartzeko behar diren jarduerak egin nahi dituztenak, arduraldi esklusiboan, eta erakunde laguntzaile batek gainbegiratuta eta haren tutoretzapean, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak horretarako baimena aldez aurretik emanda.

    Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuari “erakunde laguntzaile” gisa jarduteko baimena eskatzeko, honako profil hau izan behar dute erakundeek: Lanbideren zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko ebazpenaren bidez (EHAAn abuztuaren 29an argitaratua) araututako Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu duten EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko  erakundeak.

    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoen errenta-maila egiaztatzeko. | Errenta-maila ..........izatea
    • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua hemen izatea:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.


    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.
  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
  • Arduraldi esklusiboan aritzea enpresa edo negozioa abian jartzeko jardunean.
  • Enpresa edo negozioa abian jartze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea.
  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematea 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko tutoretza eman eta laguntze aldera diruz lagundutako prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ekintzaileek ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematen ez badute, diru-laguntzaren bigarren ordainketa jasotzeko eskubidea galduko dute.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
Aurrekontuko zuzkidura
280.000 euros
Prestazio ekonomikoa

 - 160.000 euro izango dira 18 urtetik gorako eta 25 urtetik beherako ekintzaile gazteei laguntzak emateko.

- 120.000 euro izango dira 25 urte eta gehiagoko ekintzaileei laguntzak emateko.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakundeek eskabideak aurkezteko duten epea amaitu ostean, eskaera guztiak aztertuko dira, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztenei erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie.

Sustatzaileei emango zaizkien laguntzak finantzatzeari begira, deialdi honetan esleitutako baliabide ekonomikoak nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek hartzea aurreikusitako pertsona guztiak estaltzeko, erakunde laguntzaile bakoitzak hartuko dituen pertsonen kopurua murriztuko da, eskatutakoaren proportzioan.       

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko
betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

Ekintzaileei laguntzeko eta haien tutoretzaz arduratzeko jarduerez gainera, erakunde laguntzaileek beren gain hartuko dituzte eginkizun hauek: aurreikusitako diru-laguntzen kudeaketa eta ordainketa,
etorkizuneko sustatzaileek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea, eta gero Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuari justifikatzea Europako Gizarte Funtsari ziurtatzeko bete behar diren baldintzak.

Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.net) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

Ordainketa-modua:

 Sustatzaileei emango zaizkien laguntzen gehienezko zenbatekoak hauek dira:

  • 2.000 euro, eskabidea aurkezteko unean sustatzaileak 18 urtetik gora eta 25 urtetik behera izanez gero.
  • 1.500 euro, eskabidea aurkezteko unean sustatzaileak 25 urte edo gehiago izanez gero.

Erakunde laguntzaileek emandako zerbitzuak ez daude deialdi honetan finantzatuta.

2. LERROAN – Erakunde laguntzaileek honela ordainduko dizkiete diru-laguntzak onuradunei:

- Lehenengo ordainketa (esleitutako diru-laguntzaren % 50), emateko ebazpenaren ostean, betiere bideragarritasun-plana osatu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi ondoren.

- Bigarren ordainketa (gainerako % 50), ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren. Ordainketa egin aurretik, ekintzaileak erakunde laguntzaileari aurkeztu behar dio ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako
altaren kopia eta amaierako memoria, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Horretarako hiru hilabeteko epea du, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Laguntzaz arduratutako erakundeak memoria hori baliozkotu
beharko du.

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Laguntzak eskatzen dituzten ekintzaileek 7 laneguneko epea dute, laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik zenbatuta, eta prozesu horri 2014ko urriaren 31 baino lehenago ekin beharko zaio.

    Eskabideak aurkeztu behar dira laguntzeko eta/edo tutoretzako zereginetan jarduteko Lanbidek baimendutako erakundeen bidez (PDF, 112 KB)  soil-soilik. Erakunde horiek Lanbidera bidaliko dituzte eskabideak.

    Laguntzaile gisa jardun nahi duten erakundeek Lanbideri egin behar diote eskaera, deialdia argitaratu eta ondorengo 10 lanegunetan.

    ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK BETEBEHARRAK

    a) Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu izana. Deialdi horiek arautu ziren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (EHAAn maiatzaren 23an argitaratua) eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez (Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena, EHAAn abuztuaren 29an argitaratua).

    b) 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntzeko jardueretan.

    c) Sustatzaileei laguntzeko langile egokiak eta nahikoak izatea.

    Deialdi honen babesean erakunde laguntzaileek sustatzaileekin garatuko dituzten jarduerak 2014ko urriaren 31 baino lehenago hasi beharko dira eta 3 hilabeteko iraupena izango dute.

    Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.

    Onuradunek erakunde laguntzaileari aurkeztu beharko diote hiru hilabeteko epean, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita, ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia, bai eta amaierako memoria ere, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Laguntzeaz arduratutako erakundeak memoria hori baliozkotu beharko du, eta edukiak lan-planaren eta lortutako emaitzen jarraipena egitea bideratu beharko du.

    Erakunde laguntzaileek informazio hori Lanbidera bidaliko dute, Europako Gizarte Funtsaren eskakizunak betetzeko eskatutako datuekin batera. Ekintzaileak ez badu alta ematen ekonomia-jardueren gaineko zergan 10.2.c artikuluan ezarritako epean (3 hilabete, negozioa abian jartzeko tutoretza eta laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita), onetsitako diru-laguntzaren bigarren zatia jasotzeko eskubidea galduko du, horretarako dagokion espedientea izapidetu ostean.

    Aurreikusitako epeetan diru-laguntza justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntza guztia itzuli beharko da.

    Sortzen dituzten material guztietan adierazi beharko dute Europako Gizarte Funtsak finantziazioan parte hartu duela (bai diruz lagundutako sustatzaileen kasuan, bai erakunde laguntzaileen kasuan ere).

    Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio honako informazio hauek:

    • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
    • Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea.
    • Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran funtsezko eragina duen edozein gertaera jakinaraztea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.

    Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko aukerarik ez dute izango diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor- edo administrazio-arloan zigortuta dauden pertsona fisikoek, eta  orretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek. Halakoetan sartzen dira otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, adierazitakoari jarraituz, sexu-diskriminazioagatik emandako zigor eta debekuak.

    Onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.



    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Erakunde laguntzaileentzat: Hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko. Pertsona sustatzaileentzat: 6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600/ 630305452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua  945 160 601 

(Informazio orokorra. Beste zerbitzu batzuk egiteko, kontaktatu: info.lanbide@lanbide.net

Besteak : Fomento de Empleo Lanbide – San Martzial

Harremanetarako telefonoak: 943 596 222 - 943 596 223 - 943 596 224  - 943 596 225

Helbide elektronikoa: lanbide.donostia2@lanbide.net