2014 deialdia ekintzaileei laguntzeko enpresa-jarduerak sendotzeko

[APE_C_eusk]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Argitaratze-data 2014/12/18
Laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditua agortuta da (IV. kapituluan: enpresa jarduera hasita "proiektua sendotzeko»"laguntza behar duten pertsonentzako laguntzei buruzkoa da) Informazio gehiago

Agortu da  EHAA-n, aurrekontu-kreditua, aipaturiko ebazpenaren IV. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko dena.  Kreditua 2014ko irailaren 10ean agortu zen: azken eskaera 11:10ean egin zen.

1.800.000 € aurreikusi dira deialdi horretan; diru horrekin, 600 eskaera finantzatu ahal izan dira:

• 25 urtetik beherakoak: aurreikusitako betekizunak betetzen zituzten eskaera guztiak.
• 25 urtetik gorakoak: 2014/9/9ra arte eskatutakoak eta irailaren 10ean aurkeztutako lehenengo 58ak.

LABURPENA
Xedea

2014an enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Aurtengo ekitaldian (2014ko urriaren 18a baino lehenago) enpresa-jardueraren bat hasi duten pertsona ekintzaileak, jarduera hori sendotzeko fasean daudenak.

    Eskakizunak:
    • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.


    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
1.800.000 euros
Prestazio ekonomikoa
  • 450.000 euro 18 urtetik gora eta 25 urtetik behera dituzten ekintzaile gazteei laguntzak emateko izango dira.
  • 450.000 euro 25 urte edo gehiago dituzten ekintzaileei laguntzak emateko izango dira.

Laguntzaren gehienezko zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da, enpresaren kudeaketan aholkularitza emateagatik edo laguntzeagatik sortutako gastuak eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide bereziari dagozkion kotizazio-kostuak finantzatzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko urriaren 23ko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela:

Ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea, eta, horretarako, 900.000 euro gehiago jartzea. Diru-laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 28an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egin zen (2014ko abuztuaren 25eko EHAAn argitaratua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko 2014ko uztailaren 30eko Ebazpen bidez). Kopuru horretatik, 540.000 euro ordainketa-kredituari dagozkio, eta 360.000 euro, berriz, konpromiso-kredituari.

Kreditu-handitze hori IV. kapituluan ezarritako laguntzak finantzatzera bakarrik erabiliko da («Enpresa jarduera hasita, proiektua sendotzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak »), eta honela banatuko da:

  • 450.000 euro bideratuko dira 18 eta 25 urte arteko gazte ekintzaileentzako laguntzetara (270.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 180.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari).
  • 450.000 euro bideratuko dira 25 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetara (270.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 180.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari).

 

 

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie onuradunei:
 

  • Lehenengo ordainketa (diru-laguntzaren % 60), ematea onetsi ostean.
  • Bigarren ordainketa, benetan egindako eta egiaztatutako gastuei dagokiena (diru-laguntzaren gainerako % 40, gehienez ere). Horren aurretik eskatu eta aurkeztuko dira egindako gastuak justifikatzen dituzten agiriak: fakturak, eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide bereziari dagozkion kuotak ordaindu izanaren egiaztagiriak.

Justifikatutako zenbatekoa txikiagoa izanez gero diru-laguntza onetsitako unean ordaindutakoa baino, diferentzia itzuli beharko da.

Justifikazioa eta diru-laguntzaren 2. zatiari dagokion eskaera hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, diruz lagundutako epealdia amaitutako egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza ez bada aurreikusitako epe horietan justifikatzen, emandako diru-laguntza oso-osorik itzuli beharko da.

Sortzen diren material guztietan adierazi beharko da Europako Gizarte Funtsak finantziazioan parte hartu duela.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio honako informazio hauek:

  • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
  • Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea.
  • Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran funtsezko eragina duen edozein gertaera jakinaraztea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko aukerarik ez dute izango diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor- edo administrazio-arloan zigortuta dauden pertsona fisikoek, eta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek. Halakoetan sartzen dira otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, adierazitakoari jarraituz, sexu-diskriminazioagatik emandako zigor eta debekuak.

Onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.
Deialdi honek ezartzen dituen laguntzak ez dira bateragarri, beste edozein diru-laguntza motarekin, ezta laguntza edota diru-sarrerekin, elburu eta kontzeptu berberagatik eman ditzazketen beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Onuradunak: Aurtengo ekitaldian (2014ko urriaren 18a baino lehenago) enpresa-jardueraren bat hasi duten pertsona ekintzaileak, jarduera hori sendotzeko fasean daudenak.

    Baldintza horiek bete behar dira, gutxienez, gastuak egozteko epealdian (6 hilabete, gehienez ere).

    Diruz lagundu ahal izango dira honako gastu hauek:

    Enpresaren eguneroko kudeaketan aholkularitza emateko eta laguntzeko gastuak, bai eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide bereziari dagozkion kotizazio-kostuak ere.
    Aurreko paragrafoan adierazitako gastuei dagokienez, diruz lagunduko dira 6 hilabeteko epean egindako gastuak, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
    Aholkularitza emateaz eta laguntzeaz ardura daiteke legez eratutako edozein erakunde edo enpresa, haren jardueran sartzen badira diruz lagunduko diren jarduerak.

    Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

    Deialdi honek ezartzen dituen laguntzak ez dira bateragarri, beste edozein diru-laguntza motarekin, ezta laguntza edota diru-sarrerekin, elburu eta kontzeptu berberagatik eman ditzazketen beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek.

    Eskabideak aurkezteko epea:

    • Deialdia EHAAn argitaratu aurretik ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman dutenek: 15 lanegun, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
    • Deialdia EHAAn argitaratu ondoren ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman dutenek: 15 lanegun, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emandako egunetik zenbatzen hasita.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Enplegu Sustapena Lanbide – San Martzial

Harremanetarako telefonoak: 943596222 - 943596223 - 943596224 - 943596225

Helbide elektronikoa: lanbide.donostia2@lanbide.eus