Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2014 deialdia. Lehen aukera programa

[2014_LEHEN_AUKERA]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek praktiketan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak) Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Merkataritza-sozietatea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Fundazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Fundazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Onura publiko elkarte izatea
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Onura publiko elkarte izatea
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko zentro laguntzaile. Informazio xehatua

    Enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeagatik, eta kudeatzeagatik, abenduaren 23ko 326/2003 Dekretuaren babesean jarduera horiek egiteko onartutako zentro laguntzaileak diruz lagundu ahal izango dira.

    (Enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeagatik, eta kudeatzeagatik) eta eskaintza horiek direla eta, azkenean, diruz lagundutako kontratuak formalizatzen badira deialdi honen babesean, onuradun izan ahal izango dira Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzaileak (4.3 artikuluan araututa daude).

    Era berean, honako entitate hauek deialdi honi espezifikoki lotutako enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko zentro laguntzaile izan ahal izango dira: Unibertsitateak; itundutako lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta pribatuak; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaile diren zentroak eta entitateak, baldin eta 2013ko ekitaldiko deialdietako enplegurako prestakuntza- eta enplegurako orientazio-laguntzen onuradun badira; udalak, mankomunitateak, kuadrillak, tokiko garapen-agentziak eta Behargintzak.

    Gehienez ere hiru pertsona baimenduko dira entitate berean zeregin horietarako, eta Lanbidek emango duen prestakuntza-ekintzan parte hartu beharko dute.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.


    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Gazteak, 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak. Kontratazioa Informazio xehatua

    Onuradunak: Gazteak, 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak.

    Eskakizunak:

    • Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bizilekua.
    • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
    • Deialdiaren 5. artikuluan aipatutako 1. eta 2. taldeetan jasotako tituluren baten jabe izatea.
    • Identifikatuta egotea Gazte Bermearen Sistemaren datu-basean, eta aurrez egiaztatu izana beteta dauzkatela sistema horretara sartzeko baldintzak (25 urte baino gutxiago). (EHAA 2014/10/27), 2014ko urriaren 24ko Ebazpenaren arabera hautaketa prozeduran lehentasuna izango dute.
    • Kontratua hasi aurreko 30 egun naturaletan lan egin ez izana.
Aurrekontuko zuzkidura
4.999.276 euros
Prestazio ekonomikoa
  • 4.698.276 euro, praktikaldiko kontratuak finantzatzeko.
  • 301.000 euro, berriz, zentro laguntzaileek enplegu-eskaintzak bil, erregistra eta kudea ditzaten finantzatzeko.

1.- Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa honela kalkulatuko da kontratu bakoitzari dagokion soldata gordinaren arabera:    

1. tartea:  Hileko soldata gordina: 872 - 1.050 euro / Diru-laguntza: 2.450,00
2. tartea:  Hileko soldata gordina: 1.051 - 1290 euro / Diru-laguntza: 2.950,00
3. tartea:  Hileko soldata gordina: 1.290 eurotik gora / Diru-laguntza: 3.620,00
Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Zenbateko horiek %10 handituko dira, kontratuak gutxienez 12 hilabete iraunez gero.

2.- Deialdiaren 4.3 artikuluan aipatzen diren entitate laguntzaileek honako hau jasoko dute diruz lagundutako kontratu bakoitzeko, kasuan kasuko eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzearen ondorioz

- 120 euro, eskaintza bildu eta erregistratu duen entitate laguntzailea.
- 80 euro, eskaintza kudeatu duen entitate laguntzailea.

Ordainketa-modua:

Laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak aipatu deialdiaren 2. artikuluan daude zehaztuta.

Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

  • Lehendabizi, %53,60 ordainduko da, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean.
  • Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da, %46,40, edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua, eta betiere diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 12. artikuluan xedatutakoaren arabera

Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak, haiek amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, eta betiere 2015eko uztailaren 31 baino lehen sei hileko iraupeneko kontratuetan, eta 2015eko abenduaren 23a baino lehen iraupen handiagoko kontratuetan, Amaierako Memoria aurkeztuko du.

Entitate laguntzaileek ordainketa bakar batean jasoko dute diru-laguntza, laguntza ematea ebatzi ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialetan aurkeztu beharko dira ( II. eranskina eta  III. eranskinak), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango dira: Lanbide web gunean,  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentralak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoak.

    a) Praktikaldiko kontratuak egiteagatik:

    • Enpresaren deskribapen-memoria, honako hauek adierazita: jarduera, zer sektoretan diharduen, eskaeraren aurreko sei hilabeteetan batez beste zenbat langile izan dituen guztira, eta langile-kopurua zenbat handitu den kontratazio berrien ondoren.
    • Kontratazio-plana, honako hauek zehaztuta: bete beharreko lanpostuei buruzko aurreikuspena; haiek betetzeko izan beharreko profila; EAEko zer lantokitan behar egingo duten; eta noren ardura izango den haien jarraipena egitea.
    • Hirugarrenaren alta dokumentua

    b) Enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeagatik:

    • Erregistratu eta/edo kudeatutako enplegu-eskaintzen zerrenda, haietako bakoitzean deialdi honen babesean kontratatutako pertsonekin.

    Eskabideak aurkezteko epea:

    • Entitate laguntzailea izatea lortzeko eskaera: 2014ko irailaren 12a.
    • Praktikaldiko kontratuak diruz laguntzeko eskaerak: deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu osteko lehen egunetik 2014ko azaroaren 3ra arte.
    • Lan-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzea diruz laguntzeko eskaerak: 2014ko abenduaren 30era arte
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Kontratuen Justifikazioa

    Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak, haiek amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, eta betiere 2015eko uztailaren 31 baino lehen sei hileko iraupeneko kontratuetan, eta 2015eko abenduaren 15a baino lehen iraupen handiagoko kontratuetan, Amaierako Memoria aurkeztuko du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Lau hilabete eskaera egiten denetik
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

ZENTRO LAGUNTZAILEAREN IZAERA LORTZEKO BAIMENARI BURUZKO ETA ENPLEGU ESKAINTZEN KUDEAKETARI BURUZKO KONTSULTAK EGITEKO.


Irailaren 1etik aurrera Vitoria-Gasteizeko Zerbitzu Zentraletan: 945 181 333 edo e-mail  bidez : laneratze@lanbide.net  "LEHEN AUKERA" gaiarekin

 
ENPRESEN ETA ZENTRO LAGUNTZAILEEN DIRU-LAGUNTZAREN ESKAERARI BURUZKO KONTSULTAK EGITEKO


Irailetik aurrera Vitoria-Gasteizeko Zerbitzu Zentraletan: 945 181 327/ 945 181 328945 181 325
Irailetik aurrera Sestaoko Zerbitzu Zentraletan (Bizkaia): 944 986 065 / 944 986 067
Irailetik aurrera San Martzialeko Zerbitzu Zentraletan (Donostia): 943 596 207 / 943 596 208 / 943 596 201943 596 221

Lanbide Zerbitzu Zentralak 945 181 300 / 945 181 424 / 945 181 425