Azken eguneratzea: 2008/11/04
Eusko Jaurlaritzak Uraren Kanon Ekologikoa Onartu du

Gobernu Kontseiluak gaur ospatu duen bileran uraren kanon ekologikoaren ezarpena arautuko duen dekretua onartu du, 2006ko ekainean Eusko Legebiltzarrean gehiengo zabal batez onartu zen Uraren Euskal Legak ondorioztatzen duen bezala. Aipatu legeak, kanonaren sorreraz gain, "URA" Ur Agentzia martxan jartzea ere jasotzen zuen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak sustatu eta hiru foru alduendien parte hartzea du eta aurtengo urtarrilaz geroztik lanean ari da dagoeneko. 
 
Uraren kanon ekologikoa Uraren Zuzentarau europarrak jasotzen du eta Uraren Euskal Legea bere transposiziora aurreratu zen.  Bere helburua uraren kontsumoa murriztea da, giza eskubide bat den arren, baliabide mugatua delako, eta muga batzuen barne mantentzea. Eta horrekin batera, kanonak ekonomikoki emango duena, besteak beste, ibilguak eta ibaien inguruneak hobetu eta eraginak jasango dituzten sektoreetan uraren erabilera-teknikak hobetzeko erabiliko dira.

Lortzen dituen baliabideei esker "URA" Ur Agentziak ibilguen ingurumen-leheneratzean sakondu ahal izango du. Duela zenbait urte Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak alor honetan ekintza garrantzitsuak burutzen ari dira. Esate baterako, posible den tokietan, ibaien estaldurak ezabatzea, ibai-paisaia leheneratzea, jabari hidrauliko publikoa inbaditzen duten oztopoen ezabaketa, ibaiertzak berriz begetatu eta ibai eta erreketako fauna eta flora berreskuratzea mesedetzen duten habitaten sorrera. "URA"ren 2009rako aurrekontuek 12 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten dute gai honetan.

Onartu den dekretuak, Legeak adierazpen duen bezala, uraren kanona metro kubiko bakoitzeko 6 xentimokoa izango dela jasotzen du, eta datorren urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko dela.

Dekretuan, kanon honek dituen salbuespenak eta hobariak zehazten dira.

SALBUESPENAK

Legeak jasotzen duen bezala, eguneko eta pertsonako 130 litroak gainditzen ez dituzten etxeetako kontsumoak salbuetsita geratzen dira modu iraunkorrean. Hala ere dekretuak, lehenengo xedapen iragankorrean adierazpen duenaren arabera, kanonaren ezarpeneko lehen urtean, ez da etxeetako kontsumoen multzora aplikatuko, izan ere, gaur egun pertsona eta eguneko ur-kontsumoa Legeak salbuesten duen mugatik beherakoa baita. Euskal Autonomia Erkidegoak, Nafarroarekin batera, Estatuan ur gutxien kontsumitzen dituzten etxeak dituzte, Estatuko 160 litroko bataz bestekoa baina askoz gutxiago.

Beste salbuespen-multzo bat ere badago ura suteak itzaltzeko erabiltzea; etxerainoko hornikuntzarik ez duten etxebizitzak; ur gezaren ordez itsasoko ura hartzea; uraren berrerabilpena; uraren erabilera "ez kontsumitzailea" (kontsumorik suposatzen ez duena) energia edo bestelako erabilera industrialak lortzeko eta uraren kantitate eta kalitatean aldaketarik eragiten ez dutenean; edo urte osoko kontsumoa 50 metro kubiko baina txikiagoa bada eta etxez etxeko hornikuntza saretik ez datorrenean, etabar.

HOBARIAK

Era berean, dekretuak hobari garrantzitsuak aurreikusten ditu. Adibidez, %95eko hobaria izango dute lorategien ureztatze eta  kaleetako garbiketa-kontsumoek edota kirol-instalazio publikoetakoek.

95%eko hobaria eskura izango dute, baita ere, indarrean dauden legeak betetzeen dituzten eta ustiapen-koadernoa, ingurumen-kontratua edo beste akreditazioak dituzten nekazari eta abeltzainek, eta baita, Euskadiko Nekazaritza Jardunbide Egokien Kodigoa betetzen dutenek.

Dekretuak hobari garrantzitsuak jasotzen ditu industria sektorearentzat ere. %70eko hobaria izango lukete ingurumen kudeaketa egiaztagiri bat [EMAS, ISO 14001 edo EKOSCAN] duten enpresek Gainera, uraren kontsumoa murrizteko plan bat badute, hobaria %90eraino igoko litzateke.

Baita,  oinarri zergapegarriaren %95eko hobaria izango du euri-uren erabilerak edota isurketenak (lurzorutik doan euri-ura, ubidetik beharrean).

BILKETA

Hornikuntza saretik datozen kontsumoetan, bilketa erakunde hornitzaileek egingo dute, hau da, ur partzuergoek edo udalek. Horrela, uraren faktura lerro berri bat agertuko da uraren kanon ekologikoari erreferentzia eginez.

Ura saretik jasotzen ez dutenei, eta kontzesio bat dutenei, hau da, ura ibai edo lurpeko akuifero batetik hartzen dutenei, Ur Agentziak zuzenean bidaliko diete.

ZIGORRAK

Uraren Euskal Legeak zigorrak aurreikusten ditu kanonaren ordainketak dakartzan eginbeharrak betetzen ez badira eta kanonaren errendimenduan eragingo duten eragiketen frogatze eta ikerketa-lanak Ur Agentziako pertsonalaren ardura izango direla adierazten du.


ELKARTASUNA

Gobernu Kontseiluak berriki kanonaren zati bat, %5a, Afrikako Sahara hegoaldeko ur-hornikuntza eta saneamendu arazoak dituzten herrialdeentzako laguntza-programetara bideratzea erabaki du. Gobernu batek zerga batetik bildutako ditu-kopuru zehatz bat alor honetan beste herrialde batzuei laguntzeko erabiltzen duen lehenengo aldia da.