Azken eguneratzea: 2008/05/09
Ehiztariaren azterketa
2008ko lehenengo deialdiako azterketa maiatzaren 24an izango da
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura

2008ko otsailak 21eko aginduaren bitartez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2008ko 1. deialdia onesten da. Azterketa maiatzaren 24an, larunbata, 10:00etan izango da hurrengo tokietan:

Araba - Filologia, Geografia eta Historia, Unibertsitateko ibilbidea 5 (Vitoria-Gasteiz)

Bizkaia -Ekonomia eta Enpresa Enpresa IkasketenFakultatea (Sarriko Fakultatea), Garrido Etxe Zuria, Agirre lehendakaria etorb. 83 (Bilbo)

Gipuzkoa - Fakultatea Unibertsitate Eskola, Oñati plaza1 (Donostia)

Azterketan, test moduko 31 itauneko galdesorta bati erantzun beharko zaio 50 minututan gehienez. Azterketak gainditzeko, gutxienez 24 galderatan asmatu behar da.

Azterketa egunean Nortasun Agiri Nazionalaren edota pasaportea aurkeztu behar izango da. NANik ez daukaten adingabekoek beren nortasuna behar bezala frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuko dute.

 

Ehiztariaren gidaliburua

 

Informazio gehigarria

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko informazio interesgarria: deialdiak, eskaerak aurkezteko epeak, inprimakiak, azterketak…

 

Kontaktua

Valentin Teres
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
Tlfnoa. 945.01.63.15
e-maila: vteres@ej-gv.es