Azken eguneratzea: 2008/09/26
Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektroniko ereduaren alerta goiztiarrak kontratazio-espedienteak abiatzekotan direlako
Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.

Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.

Zure erosotasunerako, lizitazio prozesua  Internet bidez egin dezakegu Kontratazio Publiko Elektronikoaren Sistema erabilita.

Aste gutxiren buruan jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak espediente hauek kontratatzeko lizitazioa:

  • Industria, Merkataritza eta Turismo Saila:
    • Saltoki txikiak (2009-2015) lege eta ekonomi esparru berriari egokitzeko egitamua; legozkiokeen ekintzak eta tresnak.

  • Ogasun eta Herri Administrazio Saila:
    • Euskadiko Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko jabetza industrialaren alorrean laguntza eskaini eta kudeaketa egiteko.

  • Herrizaingo Sailak:
    • Herrizaingo Sailaren bidaiak antolatzeko zerbitzuak kontratatzeko.

  • SPRI:
    • “Metaposta” deituriko sistemaren publizitate eta marketing zerbitzuak kontratatzeko. Euskadi Informazioaren Gizartean deituriko Planeko proiektu bat dena.

  • EJIE:
    • www.euskadi.net izeneko webguneko kontratazio administratiboaren gaikako gunean argitaratuko den “Kontratatzailearen Profilaren” bertsio aurreratua (2. bertsioa) garatzeko.
Bestealde, une honetan lehiaketa elektronikoko aplicazioan indarrean dauden espedienteak honako hauek dira:

  • Osakidetza:
    • Midazolam (DOE) bide Parenteralekoa eta bide Ahozkoa. BOE 08/08/27



Espediente horiek Lizitazio Elektronikoaren bidez egin daitezke, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak lizitazio elektroniko sistema erabiltzera gonbidatzen ditu espedientea interesatzen zaien enpresak, modurik erosoena eta seguruena baita.

Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko informazio guztia web gune hauetan dago:  www.kontratazioa.info edo www.euskadi.net/kontratazioa/

Era berean, gogorarazi nahi dizugu Kontratazio Elektronikoko Erabiltzaileen Zentroa zure zerbitzura dagoela 012 zenbakian (Zuzenean) eta horko teknikariek lagun zaitzaketela lizitazio elektronikoaren prozesuan.

Eusko Jaurlaritzak bere balizko hornitzaileen artean kontratazio elektroniko motak hedatzeko gogoa duela adierazi nahi dizugu berriro ere, eredu hori Administrazioarentzat eta Euskal Enpresentzat ona izango delakoan.

Informazio gehiago